Albistea entzun

LARREPETIT

Elkartzea

Iñigo Aranbarri -

2019ko ekainak 16

L agun bi Cusco iparraldeko auzo batean, karrika estu artean oinez, eguerdi irian. Hemendik behar du. Azken etxeen atzealdean, hara bidezidor bat. Saqsaywamaneko hiri zaharraren aurrien bila dabiltza; inken gotorlekurik ederrena, adituek esatera. Disimuloan nahi, baina nabarmen izan. Halako batean, teilatu gain batetik, eupada. Hiru gizon eguzkitan, etxeari teilak berritzen. Gonbitea berehala. Edabe lodia da, pintura pote hustu batetik antosinean atera dutena. Eskurik esku dabil chicha, irribarre adeitsuak. Gustatu? Ea nora doazen. Saqsaywamanera. Harpajole dabiltza: «zer, Pizarrok zutik zer utzi zuen ikustera?».

Teilatu gainetik ari baziren ere, hierarkiarik gabeko ateraldi zorrotza begitandu zitzaidan igeltseroena. Lagun giroan, arto hartzituz egindako edaria zubi, inor beste inoren arduren jabe bihurtu gaberik, ezpainak loratuz baino hartzerik ez zegoen zirtoa, historia klase winzipeatu eta guzti.

Nola ez dakidala, ordukoa berritu zait asteon. Osakidetzako oposizioetan egin iruzurra ikertzen ari den batzordean, Belen Greaves burua Sergio Vasquez kardiologoa itauntzen ari da. «Zu peruarra zara, ezta?». Baietz, medikuak. «Zu hemen galoiak dituen inmigrantea zara, ikastera etorri eta bertan geratu dena». Ez dabil chicharik eskurik esku, eta barre Greavesek bakarrik egiten du, teilatu gainetik baino gorago: «ikusten dut ez zarela oposizioetara aurkeztu zirenetarik soziableena, agian zaren tokikoa zarelako».

Duela sei urte, eta legebiltzarrak eskatuta, Kontsumobideko zuzendari karguari utzi behar izan zion Greavesek Eroski eta Fagorren ekarpen subordinatuen iruzurraren kasuan egindako adierezpenengatik. Orain, edozein irakasleri espedientea zabaltzeko moduko jarreraz, haren esku dago administrazioaren praktika okerrak argitzea.

Peruarrak galoiak izango ditu, baina berak bostehun urteko eskola.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.