Kapitolioaren aurkako erasoa ekintza antolatu bat zela frogatu nahi dute

Mikel O. Iribar.
2022ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Duela urte eta erdi AEBetako Kapitolioari egindako erasoa ikertzen ari den batzorde legegilea xehetasunen berri ematen hasi zen atzo iluntzean. Batzordearen helburua da frogatzea Kapitolioaren aurkako erasoa ez zela gertaera «bakan bat» izan, «hainbat urratsekin koordinatutako ahaleginen emaitza baizik, Joe Biden AEBetako presidente demokratak agintea har ez zezan», batzordeko aholkulari batek Efe agentziari azaldu zionez.

Iturri horren arabera, Donald Trump presidente ohi errepublikanoa (2017-2021) 2020ko hauteskundeetako emaitzak baliogabetzeko konspirazio horren «erdigunean» zegoela frogatuko du batzordeak. Horretarako, mila lekuko baino gehiago elkarrizketatu ditu, eta 140.000 dokumentu baino gehiago aztertu. Horrez gain, argitaratu gabeko material grafikoa erakutsiko du, eta Trumpen jarraitzaile talde batek Kapitolioari eraso egiteko asmoen laburpen bat eskainiko du. Batzordeak beste bi saio egingo ditu datorren astean.

2021eko urtarrilaren 6an, Kapitolioaren aurkako oldarraldian, bost pertsona hil ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.