Albistea entzun

Ikastolei agur esan die Tellituk

Hamalau urteren ondoren, Ikastolen Elkarteko lehendakari postua utzi du Koldo Tellituk. Ikastolak bateratu izanari garrantzia eman dio, eta mugimenduari eskerrak eman dizkio
Koldo Tellitu, atzo, Hernaniko Oronan egin zioten agur ekitaldian.
Koldo Tellitu, atzo, Hernaniko Oronan egin zioten agur ekitaldian. IDOIA ZABALETA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Mikel Elkoroberezibar Beloki -

2023ko ekainak 9 - Hernani

Ikastolen mugimenduak 2009ko ekainaren 13an sortu zuen Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea, eta Koldo Tellitu lehen egunetik izan da lehendakaria. Atzo arte. Ikastolen Elkartearen gidaria izan denak atzo agurtu zituen azken hamalau urteotan alboan izan dituen lankideak, txalo artean. Esker hitzak eskaini zizkioten atzo Tellituri. Hunkituta, mezu bera helarazi zien Ikastolen Elkarteko kideei. Hernaniko (Gipuzkoa) Oronan egin zuten agur ekitaldia, Ikastolen Elkartearen egoitzatik oso hurbil. Ekitaldiaren ostean, Ikastolen Elkarteak batzar nagusia egin zuen; Tellituren azkena.

Ikastolen mugimenduaren alde egindako lana aitortu zioten Tellituri, hitzez eta sinbolismo handiz. Aurreskua dantzatu zioten, baita txapela jantzi ere. «Ez zaizkit agurrak gustatzen», esanez hartu zuen hitza Tellituk, hunkituta. Eskerrak eman zizkien, lehenik eta behin, ikastolen mugimendua «gaur egun dagoen tokian» egon dadin lagundu duten guztiei: «Asko gara, eta, egia esanda, lan handia egin dugu gaur egun gauden tokira heltzeko. Nik uste dut zoriontzekoa dela».

Barkamena ere eskatu zien ikastolen mugimenduko arduradunei: «Urte hauetan guztietan, ziur nago bat baino gehiago ez zaretela bat etorri esan edo egin dudan zerbaitekin. Ez izan zalantzarik: beti ikastolen mugimenduaren alde egin dut».

Azken urteotako balantzea egin zuen lehendakariak bere azken egunean. Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea sortzea eta martxan jartzea «lorpen handia» izan zela nabarmendu zuen. «Lurraldetasun kontzeptua gainditu nahi genuen, eta bazkidetza zuzena ere lortu da. Elkarte bateratua izatea zen helburu, eta gaur egun errealitate bat da», esan zuen.

Euskal curriculumari ere garrantzia eman zion, eta azken urteotan izandako krisien aurrean ikastolek «duintasunez eutsi» diotela esan zuen, «gurasoen, langileen eta taldearen ahaleginari esker». Ikastolen Elkarteak euskalgintzarekin daukan lankidetza ere goretsi zuen Tellituk: «Ez gara geure zilborrari begira egon. Euskalgintzan dugun presentzia altxor bat da, eta mantendu behar da».

Gaineratu zuen Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa kontzeptua ikastolen ekarpena dela, eta «harro» egotekoa dela esan zuen. Adierazi zuenez, «badirudi» kontzeptu hori «osorik» agertuko dela EAEko Hezkuntza Legean.

Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Kontseiluaren izenean, Elena Zabaletak hartu zuen hitza, Nafarroako Ikastolen Federazioko buruak. Nabarmendu zuen Tellituk «ibilbide luze eta oparoa» izan duela ikastolen mugimenduan, eta hori «aitortu» zion, baita egindako ekarpenengatik eskerrak eman ere. Ikasle eta guraso moduan Tellituk ikastolekin izan duen atxikimenduari ere balioa eman zion Zabaletak: «Haren bizitza osoa ikastolari lotuta egon dela goraipatu nahiko genuke, haren gurasoek ikastola batean matrikulatzea erabaki zutenetik. Gauza bera egin zuen berak hiru semeekin».

Tellituren «borroka»

Euskal Herriko ikastolak bateratzen jarritako «indarra» aitortu zion Artezkaritza Kontseiluko ordezkariak: «Koldok beti bizirik mantendu ditu ikastolak. Hori izan da haren borroka, eta horrela dihardu gaur egun ere».

Hunkituta, eta txalo artean, honela agurtu zuen Tellituk ikastolen mugimendua, txapela buruan zuela: «Eskerrik asko bihotz-bihotzez, guztion laguntza barik ez baikinateke egongo gauden tokian. Hor egongo naiz, nahi duzuenerako».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Kilometroak jaiaren une bat, gaur, Errenterian (Gipuzkoa). ©Maialen Andres / Foku

Kilometroak 2023, «marea bizi bat» Errenterian

Arantxa Iraola

Gipuzkoako ikastolen festak jendea erruz erakarri du, giro paregabean

Ikasle batzuk pantailen bidez ikasten, artxiboko irudi batean. ©GORKA RUBIO / FOKU

EZ ETSAI, EZ PANAZEA

Oihana Teyseyre Koskarat - Ion Orzaiz - Irati Urdalleta Lete

Ordenagailuak eta arbel digitalak Euskal Herriko eskolen parte bihurtu dira, baina hezkuntzaren digitalizazioa kezka ere pizten ari da azkenaldian. Adituek iritzia eman dute, eta hauxe ondorioa: ezer ez da zuri edo beltz, eta erabaki guztiak hausnartuta hartu behar dira.

Ikasnova gunea, Nafarroako ikastetxe batean. ©NAFARROAKO GOBERNUA

Iruñea. Ikasgela bat hezkuntza berritzeko

Ion Orzaiz

Iruñeko San Frantzisko ikastetxea Ikasnova proiektura batu zen iaz. Chromebook-ak erabiltzeaz gainera, eskolaren metodologian txertatu dituzte robotika eta IKTak, «edukiak beste era batera lantzeko».
Ikasleak Luberri sistema eragilea erabiltzen, Antigua-Luberri ikastetxean. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Donostia. Arazoari etxeko konponbidea

Irati Urdalleta Lete

Donostiako Antigua-Luberri eskolan Luberri sistema eragile «propioa» garatu dute. Dagoeneko zenbait eskolatara zabalduta dago.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.