Japoniak Errusiako kontsul bat kanporatu du

2022ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Errusiaren eta Japoniaren arteko harreman diplomatikoek okertzen jarraitzen dute. Reuters eta AP albiste agentziek atzo kaleratutako informazioaren arabera, Japoniako Atzerri Ministerioak jakinarazi dio Errusiak Sapporo hirian daukan kontsulari Japoniatik alde egin beharko duela datorren astelehena baino lehen.

Tokiok orain dela hilabete inguru salatu zuenez, Errusiako estatu indarrek Japoniak Vladivostok (Errusia) hirian duen kontsula atxilotu zuten, eta ondoren torturatu egin zuten. Moskuren arabera, kontsul hori atxilo hartu zuten, susmatu zutelako espioi bat izan zitekeela. Japoniak ukatu egin du, ordea, hala dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.