Albistea entzun

LEKU-LEKUTAN

Filipinak, erdian

AEBetako Defentsa idazkaria eta Filipinetako Defentsa ministroa, ostegunean.
AEBetako Defentsa idazkaria eta Filipinetako Defentsa ministroa, ostegunean. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Olatz Urkia -

2023ko otsailak 5

Aste honetan akordio garrantzitsua lortu dute estatubatuarrek Manilan: Lloyd Austin, Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa idazkaria Filipinetan izan da, eta ostegunean Hego Asiako herrialderako sarbidea lortu zuen militarrentzat: Filipinetako lau base militarren ateak irekiak izango dituzte estatubatuarrek, eta horrela lehen ilaran jarraituko dituzte txinatarren mugimenduak, Taiwandik gertu.

Pekinen erantzuna

Manilako agintariek ziurtatu dute Ameriketako estatubatuarrek ez dutela inolako base militarrik izango; aldi baterako egonaldiak egingo dituzten talde txikiak bidaliko dituzte, besterik ez.

Baina horrek ez du Pekin konbentzitzen, eta ostegunean bertan Atzerri Ministerioko bozeramaile Mao Ningek salatu zuen akordioaren atzean, behin gehiago ere, Ameriketako Estatu Batuen pentsaera inperialista dagoela. Maoren hitzetan, akordio honek arriskuan jarriko du eskualdeko bakea. Bide batez, Asiako herrialdeei deialdi bat egin zien: ez dezatela manipulatu ditzaten onartu, ez dezatela onartu Washingtonek bere helburu propioak lortzeko panpina bezala erabil ditzala.

Ez du onera egiten Txina eta Ameriketako Estatu Batuen arteko harremanak: merkataritza gerra dago alde batetik, eta aste honetan ere Joe Bidenek iragarri du, besteak beste, Huawei bezalako enpresa txinatarrentzat esportazioak debekatzeko proiektua aurrera bultzatuko duela, gogor eraso eginez Txinako puntako teknologien sektoreari. Kasu horretan, hori egiteko argudio bezala espioitza erabili dute estatubatuarrek: Huaweik Alderdi Komunistarentzat espioitza egiten duela salatzen dute; aspaldiko akusazioa da, eta bai enpresak bai alderdiak erabat ukatu dutena.

Eta ostiralean bertan ere izan da bi potentzien artean beste talka bat: Ameriketako Estatu Batuen gainetik pasa den globo aerostato bat dela eta, Washingtonek Pekini berriz espioitza leporatu dio, eta Pekinek, aldiz, ziurtatu du globoa zibila dela, eta helburu zientifikoekin lanean ari zela kondizio meteorologikoen ondorioz desbideratu zen arte. Aldiz, bat nahikoa ez, eta bigarren bat detektatu dute Latinoamerikako aire eremuan. Emaitza izan da Antony Blinken Estatu idazkariak Pekinera gaur aurreikusten zuen bidaia bertan behera utzi duela.

Taiwan

Merkataritza gerra alde batetik, eta, batez ere, Taiwan bestetik. Ameriketako Estatu Batuek Taiwanen independentzia bultzatzeko ezer ez dutela egingo behin eta berriz ziurtatu duten arren, azken urtean eman diren pausoek ez dute berdina erakusten: 2022ko udan Nancy Pelosik Taipeira egindako bidaia ofizialarekin hasi, eta irla autonomoari armak saltzeko akordioak etorri dira atzetik. Erantzun bezala, Txinako armadak Taiwanetik oso gertu ariketa militarrak sarriago eta era oldarkorrago batean egiten ditu.

Orain, Austinek Manilan itxi duen akordioarekin, soldadu estatubatuarrak Taiwandik 300 kilometro ingurura egongo dira. Ez dirudi tentsioa baretzeko bidean doanik.

Iraganeko kapitulu hori

Soldadu estatubatuarrentzat sinatu den sarbide horrek haserrea sortu du ez Pekinen bakarrik, baita Filipinetan ere. Ostegunean Manilan hainbat protestatan talde ezkertiarrek kanpora atera dituzte «USA go home!» dioten pankartak.

Herritarrek salatu dute horrelako akordioekin tentsioak okerrera egitea besterik ez dela lortzen, eta Filipinetako agintariek estatubatuarrei ateak irekiz lortuko dutena herria bi potentzia handien arteko gatazkaren erdian harrapatuta uztea dela.

Washingtonek ziurtatzen du beraien presentzia militarra beharrezkoa dela Hego Asiako herrialdeak Txinaren inperialismotik babesteko, baina Filipinetan badute iraganean estatubatuarren presentzia militar handiak markatutako kapitulu bat, eta askok ez dute iragan horretara itzuli nahi. Bongbong Marcos diktadorearen garaian soldadu estatubatuarren presentzia handia izan zen, herritarrek, protesten artean, 1992an militarrak Filipinetatik kanporatu zituzten arte.

Ba orain, justu azken hauteskundeetan Marcos diktadorearen semea bera presidente hautatu dutenean, berriz ireki zaie atea, eta herrialdeko talde ezkertiarrek iraganeko kapitulu hori gertuago ikusten dute orain. Iragan horretatik gertuago, eta batez ere, bi potentzia handiren gatazkaren erdian daude orain Filipinetako herritarrak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Aleksandr Lukaxenko Bielorrusiako presidentea eta Vladimir Putin Errusiakoa, joan den otsailean, Moskun egin zuten bilera batean. ©VLADIMIR ASTAPKOVICH / EFE

Errusiak iragarri du Bielorrusiara hedatuko dituela arma nuklearrak

Gorka Berasategi Otamendi

Arma nuklearrak ez ugaritzeko nazioarteko konpromisoak beteko dituela nabarmendu du Putinek. AEBek egiten dutenaren pareko neurria dela argudiatu du. Biltegi bat izango du prest uztailerako
 ©JOAN CABASES

«Okupazio baten mende luzaro egonez gero, gorrotoa pizten zaizu»

Joan Cabases

Israelen sorrera ahalbidetu zuen gobernuan egon zen Barag. Ondoren, ordea, irauli egin zuen bere bizimodua eta palestinarrei laguntzen hasi zen. 22 urte daramatza horretan, eta argi du «indarkeria eta mendekuak» ez dutela bakerik eramango Ekialde Hurbilera.
Etxebizitzak eta ibilgailuak, tornadoak hondatuta, AEBetako Rolling Fork herrian. ©@JordanHallWX

Tornado batek gutxienez 26 hildako utzi ditu Mississippin eta Alabaman

Gorka Berasategi Otamendi

Dozenaka dira zaurituak, eta gutxienez lau lagun desagertuta daude. Bilaketa eta erreskate taldeak lanean ari dira goiz-goizetik.

Rahul Gandhiren aldeko protesta isila, atzo, Mumbain. ©DIVYAKANT SOLANKI / EFE

Indiako oposizioburuaren aurkako zigorrek lurrikara politikoa eragin dute

Maddi Iztueta Olano

Lehen ministroaren aurkako difamazio iruzkinak egiteagatik, bi urteko espetxealdira kondenatu dute, eta parlamentuko behe ganberatik bota

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...