Atxondoko familia bateko zazpi senide itsasoan hil dira

2021eko urriaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Atxondoko Harrera Herria elkarteak (Bizkaia) atzo jakinarazi zuenez, Atxondoko familia bateko zazpi ahaide zihoazen ostegunean hondoratutako pateran: bost lehengusu, emazte bat eta 5 urteko haur bat.

«Atxondoko Harrera Herria elkartean argi dugu hildako migratzaile horiei heriotza aldez aurretik heldu zaiela, bizitza horiek salba zitezkeelako. Pertsona horiek sistemak erail ditu», adierazi zuten Harrera Herria elkartekoek, Anboto.org atariak jaso zuenez.

Harrera Herria sareak nabarmendu du horrelakoak egunero gertatzen diren arren oraingoan tragediak bete-betean jo duela herria. Elkarretaratzea egingo dute bihar 19:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.