Andueza, euskal presoez: «Guk zuzenbidea aplikatzen dugu»

Iosu Alberdi.
2023ko otsailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal presoak Euskal Herriko espetxeetara lekualdatzea «legea betetzea da», PSE-EEko idazkari nagusi Eneko Anduezaren esanetan. Hark uste du sakabanaketak jada ez duela «zentzurik». Halere, gehitu du horrek ez duela «doako edana» ematea esan nahi, hirugarren graduei erreferentzia eginda. «Odol delitu larriak dituzte, eta dagozkien zigorrak bete beharko dituzte», adierazi du Europa Press-ek egindako elkarrizketan: «[Ezker abertzaleak] nahi duena exijitu dezake, baina legeak dioena dio».

Anduezak azaldu du ez dutela zerikusirik presoen Euskal Herriratze prozesuak eta Espainiako Gobernuaren eta EH Bilduren arteko akordioek. «Guk zuzenbidea aplikatzen dugu, eta ez dugu nahieran egiten, zehaztasunez baizik», nabarmendu du. Hala, uste du batzuek «eguneratzeko» beharra dutela: «Gauza bat memoria izatea da, eta beste bat iraganean ainguratuta geratzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.