Albistea entzun

Erregaientzako laguntzak eteteak protesta gogorrak eragin ditu Haitin

Nazioarteko enbaxadak itxita daude joan den ostegunaz geroztik. Lehen ministroaren dimisioa eskatzen dute manifestariek. Hiriburuan ia ezinezko bilakatu da edateko ura eta janaria eskuratzea
Manifestari bat, aihotz bat eskuetan eta aurpegia estalia duela, herenegun, Port-au-Prince hiriburuan.
Manifestari bat, aihotz bat eskuetan eta aurpegia estalia duela, herenegun, Port-au-Prince hiriburuan. JOHNSON SABIN / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2022ko irailak 18

«Intentsitate baxuko gerra bat». Horrela definitu du Dominikar Errepublikako presidente Luis Abinaderrek Haitiko egoera. Hispaniola uhartea partekatzen du herrialde hark Haitirekin, eta azken egunetan iragarri du hesi bat eraikitzen hasiak direla mugan, «migratzaileak eta trafikatzaileak geldiarazteko». Izan ere, Haitiko egoerak nabarmen egin du okerrera aste honetan Ariel Henry lehen ministroak erregaientzako laguntzak etengo dituela iragarri geroztik: «Ez da bideragarria zergetan 3.000 milioi gourde [25,7 milioi euro] biltzea eta erregaietarako laguntzetarako 50.000 milioi [430 milioi euro] jarri behar izatea, laguntza horiek jasotzen dituztenetako askok prezio normalak ordaintzeko ahalmena dutenean».

Baina gobernuburuaren iragarpenak protestak zabaldu ditu herrialde osoan; izan ere, ibilgailuetarako ez ezik, argindar sorgailuetarako eta janaria prestatzeko ere beharrezkoa dute askok erregaia. Port-au-Prince hiriburua talde armatuen kontrolpean dago, eta ia ezinezko bilakatu da edateko ura eta janaria eskuratzea bera, errepideak blokeatuta dituztelako, eta, beraz, denda asko itxita daudelako. Protestetako asko, gainera, liskarrekin amaitu dira, eta merkatariek erabaki dute euren lokalak ixtea, lapurtzera sartuko zaizkien beldur. Nazioarteko enbaxadak eurak ere itxita daude joan den ostegun gauetik.

Bozik ez, oraingoz

Iazko uztail hasieran, Jovenel Moise presidenteak aukeratu zuen Henry lehen ministro kargurako, baina bi egun geroago tiroz hil zuten estatuburua. Gobernuburuak hilketarekin zerikusia izan ote zuen susmoak zabaldu baziren ere, uztailaren 21ean karguaren zina egin zuen Henryk, eta 28an iragarri zuen hainbatetan atzeratutako bozak egitea zela bere lehentasunetako bat. Urte bat baino gehiago igaro da, baina, eta ez da hauteskunderik egin.

Herritarren artean inork gutxik sinesten ditu Henryren hitzak; horren adibide polizia ugarik uko egin diotela aste honetan lanera joateari, egoeraren erantzukizun osoa gobernuari egotziz. Askok leporatzen diote bozak nahita atzeratzea botereari eutsi ahal izateko. Ekonomiaren gainbeherak eta Henryren babesik ezak oposizioa indartu dute. Herenegun gauean, Cap Haitien hirian, Pati Politik Pitit Desalin alderdiko buru Moise Jean Charlesek protestatara deitu zuen, eta amaieran ohartarazi zuen Henryk dimisioa eman ezean su emango zietela banketxeei. Hiriburuan, berriz, gobernuaren aurka matxinatzera deitu zituen jarraitzaileak talde armatu handienetako bateko buru den Jimmy Cherizierrek.

Borrokak baretze aldera, lehen ministroak eten egin ditu armak eramateko baimenak, eta joan den ostegunean egindako ezohiko gobernu bileran etxeratze agindua eta larrialdi egoera ezartzea proposatu zuen. Nahiz eta ez zen onartu. Baina inork gutxik espero du laster egoerak hobera egitea, eta Abinaderrek ohartarazi zuen atzo agian esku hartze militar bat beharko dela egoera egonkortuko bada.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©CENTRE DELAS

«Ez dute nahi Errusia politikoki kaos bat izatea»

Igor Susaeta

Iruditzen zaio AEBen nahia ez dela Moskuk militarki galtzea, baizik eta hura higatzea. Ohartarazi du gastu militarra handitzea gerrarako dei bat dela, eta NATOk horretarako prestatzea lehenesten duela.
Xebekinoko bonbardaketan hondatutako ibilgailu bat. Gutxienez lau pertsona zauritu zituzten erasoan. ©EFE

Errusiak egindako «krimenak» ikertzeko eskatu du Wagnerrek

Arantxa Elizegi Egilegor

Armadari «sabotajea egitea» egotzi dio talde paramilitarreko buruak Defentsa ministroari. Luhansk bonbardatu eta bost pertsona hil ditu Kievek, Moskuko iturrien arabera
Zenbait manifestari Brasilgo bandera eusten, odolez zikinduta, lege proiektuaren aurkako manifestazioan, Sao Paulon. ©Andre Coelho / EFE

Lur indigenen aitortza mugatzen duen lege proiektu bat onartu du Brasilgo behe ganberak

Maddi Iztueta Olano

Senatuak bozkatu behar du orain, eta, onartzen badu, Brasilgo presidente Luis Inacio da Silva 'Lula'-ren esku egongo da hori onartzea edo betoa jartzea. Legeak baimena emango luke lur indigenetan labore transgenikoak ereiteko.

Alemaniako armadako gerraontzi bat, Helsinkiko portuan amarratuta, apirilaren 14an. ©KIMMO BRANDT / EFE

NATOk ariketa militarrak hasi ditu Artikoan, eta Finlandia babesteko konpromisoa hartu du

Mikel O. Iribar

Wagnerreko buruak fiskaltzari eskatu dio iker ditzala Errusiako Defentsa Ministerioko goi agintariek Ukrainako inbasioaren aurretik eta bitartean egindako «krimenak». Moskuren arabera, Ukrainako armadak gutxienez bost pertsona hil ditu Luhanskeko herri errepublikan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...