Albistea entzun

Renaud de Changyren ihesa eta mugalariei aitortza

Renaud de Changy.
Renaud de Changy. --- / EZEZAGUNA Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko martxoak 28

Liburuan bildu dituen kontakizunen artean zirraragarrienetakoa Renaud de Changy belgikarrarena da. Lherseko eliza apalean hasi zen dena, kasualitatez. Hormetako batean, Gerra Handian eta Bigarren Mundu Gerran hildakoen omenezko plaken ondoan, beste txikiago bat ageri da, 1944ko otsailean hogei iheslari aliaturi Frantziatik Espainiara Pirinioetako muga gurutzatzen lagundu zieten passeurs haien omenezkoa. Renaud de Changy belgikarrak eskatu zuen plaka hori jartzeko, eta hari horri tiraka hasi zen Juan Mari Ansa ikertzen belgikarrari eta passeurs haiei buruz. «Film baterako gidoia da Changyren bizitza».

22 urterekin hasi zen Renaud de Changy Comete sarean, alemanek eraitsitako hegazkin-pilotuei laguntzen zien sarean. Belgika alemaniarren mende zegoen ordurako. Changyren helburua zen Erresuma Batura iritsi aliatuekin borrokatzea. Harako bidea, ordea, malkartsua izan zen. Frantziako Tolosatik Pabera zihoala, atxilotu egin zuten; ondoren, Bordeleko basean lan behartuetan ari zela, ihes egitea lortu zuen. Eta 1944ko otsailaren 7tik 10era, Pau mendatetik muga gurutzatzen lagundu zieten passeurs edo mugalariek Changyri eta beste hemeretzi iheslariri. Echon harrera beroa egin zioten, baina hortik aurrerakoa ere trabaz betetako bidea izan zen belgikarrarentzat.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Bizi nezakeen guztia bizi ostean noa; ezin dut gehiago eskatu»

Ainara Arratibel Gascon

Talde zuri-gorrian hamasei denboraldi egin eta gero, erretiroa hartzea erabaki du. 379 partida jokatu ditu, eta 162 gol sartu. «Bizitzan beste gauza batzuk egiteko ilusioa daukat orain», nabarmendu du. «Pozik, harro eta eskertuta» esan du agur.
Osasunako jokalariak Sadarren, Konferentzia ligarako sailkapena zaleen aurrean ospatzen. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Europara, txupinazo eta guzti

Beñat Mujika Telleria

Osasunak botako du txupinazoa sanferminetan, hamasei urteren ostean Europarako sailkatu dela eta
 ©BERRIA

Nafarroan bideak ixten ari dira

Ramon Olasagasti

Nafarroako Ingurumen Departamentuak zenbait eskalada eremutako ekipamenduak kentzeko eta bideak ixteko ebazpena atera du. Azken egunotan, gainera, beste eremu batzuetako bideak ere itxi ditu Madalenaitzen eta Meanon. Eskalatzaileak «oso kezkatuta eta haserre» daude.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Berria

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...