Proposamenak

Auzo-herriak hauspotuz

Gipuzkoako eta Nafarroako hogei nekazari eta eskulangileren postuak egongo dira gaur Lekunberriko azokan. Tailerrak eta antzinako ogibideen erakustaldiak ere egingo dituzte
Iazko azokako postu bat.
Iazko azokako postu bat. PLAZAOLA

Izaro Zinkunegi Barandiaran -

2019ko abuztuak 18

Eskulangintza eta nekazaritza; bi lanbide plaza berean. Lekunberrik (Nafarroa) hartuko ditu biak gaur, nekazaritza azoka eta Plazaolako eskulangileen feria egingo baitituzte herrian. Azokez gain, tailerrak, erakustaldiak, bisita gidatuak eta kirol ikuskizunak ere egingo dituzte. Plazaolako Turismo Partzuergoak eta Andoaingo (Gipuzkoa) eta Lekunberriko Udalek antolatu dute.

Gipuzkoako eta Nafarroako hogei nekazari eta eskulangilek jarriko dituzte postuak azokan; 10:00etan hasiko da, eta 15:00 arte egongo da irekita. Eskuz ondutako elikagaien, arropen, lanerako tresnen, ukenduen eta beste hainbat produkturen erakusleiho bihurtuko da Iturritak kalea.

Eskulangileen lana bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izango da; hain zuzen, taloak eta oihalak egiten ikasteko tailerrak egingo dituzte, 10:00etan eta 11:00etan, hurrenez hurren. Antzinako ogibideen erakustaldiak ere izango dira.

Plazaolako meatze trenak Gipuzkoa eta Nafarroa lotu zituen hainbat urtez. Plazaolako eskulangileen azoka ere bi lurraldeetako eskulangileen topagunea da. Iaz egin zuten lehenengoz Andoainen, ekoizleak elkartzeko eta bertako produktuen salmenta zuzena bultzatzeko xedez. Aurten Lekunberrik hartuko dio lekukoa.

Nekazaritza Azoka eta Plazaolako II. Eskulangileen Feria

Gaur, 10:00etan hasita, Lekunberrin (Nafarroa).

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Santos Indurain kontseilaria prentaurreko batean, artxiboko irudian. ©Jesus Diges/EFE

324 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Kasuen beherakada orokorra izan da herrialde guztietan: Araban 44 kasu detektatu dituzte (-31); Bizkaian, 180 (-31); Gipuzkoan, 35 (-29); eta Nafarroan, 59 (-87). Nafarroako Gobernuak ez du neurri orokorrik ezarriko oraingoz. «Atzokoa ez zen alarma guztiak pizteko modukoa, eta gaurkoa ez da kriskitinak jotzekoa», adierazi du Santos Indurain Osasun kontseilariak.

Zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan, artxiboko irudian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Donostiako zahar etxe bateko egoiliar batek positibo eman du

Berria

Zahar etxe bereko bi langile ere kutsaturik daude.

Nafarroako osasun langileak PCR probak egiteko prest, artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola/FOKU

Agerraldi bat detektatu dute Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu inguruan

Berria

30 positibo atzeman dituzte; gehienak, laborarien artean.

Vladimir Putin, Errusiako presidentea, artxiboko irudi batean. ©ALEXEI DRUZHININ / KREMLIN POOL / EFE

Errusiak COVID-19aren aurkako lehen txertoa erregistratu du

Munia El Marhoum Iruretagoiena

Vladimir Putin Errusiako presidenteak adierazi du «immunitate egonkorra» lortzeko modua ematen duela, baina Osasunaren Mundu Erakundeak arretaz hartu du albistea. Munduko kutsatu kopuruak hogei milioiren langa gainditu du gaur.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna