Albistea entzun

Proposamenak 

Zeledonen iturriko ura, ardo

Gasteizko Jaiak begiz jota, Zeledon Eguna ospatuko dute gaur Zalduondon. Herriko iturriak ardoa isurtzeaz gain, hainbat ekintza prestatu dituzte arratsaldea girotzeko
Zeledonen iturria, Zalduondon.
Zeledonen iturria, Zalduondon. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Igor Galarza -

2019ko uztailak 28

Arratsalde girotua izango dute gaur Zalduondon (Araba). Izan ere, Zeledon Eguna ospatuko dute, Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaien aurreko igandez ospatu ohi duten bezala. Urtero legez, hainbat ekintza antolatu dituzte. Dena den, ekintza horien artean zeresan handien ematen duen bat dago: Zeledonen omenez, plazako iturriak ardoa isuriko du 20:00etatik aurrera, haraxe biltzen direnen gozagarri.

Aurretik, baina, egongo da zer egin. Kirrinka txaranga kaleak alaitzen arituko da, arratsalde osoan. 17:00etan esku pilotako jaialdiari hasiera emango diote. Lehendabiziko partidetan, herriko pilotariak arituko dira, lagun arteko partidetan. Ostean, 17:30 aldera, Zeledon Pilota Sariko binakako partida jokatuko dute, pilotari emakumeen eskutik. Ordu berean, umeentzako puzgarriak jarriko dituzte. 19:30ean bertso saioa emango dute herriko bertsolariek. 19:55ean, Zeledon agurtuko dute. Azkenik, dantzaldi batek emango dio amaiera jaiegunari amaiera, Galera Bikotearen eskutik.

Zeledonen herria

Gasteizko jaietako pertsonaia nagusia izan arren, Zeledon Zalduondon jaio zen, 1796ko irailaren 25ean. Zalduondarrek hori gogoratzen dute urtero, eta, aurten ere, ardoarekin omenduko dute.

Zeledon Eguna

Gaur, 17:00etan hasita, Zalduondon (Araba).

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jokin Campion Gaston, Saioa Alkaiza Guallar eta Ander Perez Argote, gaur, Iruñean. ©Iñigo Uriz / Foku

Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak otsailera atzeratu dute Bertsoaroa

Ane Eslava

Nafarroako Bertsolari Txapelketa jokatzen ari delako atzeratu dute zikloa. Iruñeko Bertsopaper Lehiaketako irabazleen berri eman dute, eta Saioa Alkaizaren bertso sorta batean oinarritutako 'Biziraute saiakera' ikuskizuna aurkeztu dute.

<em>Emakumeak abstrakziogile</em> erakusketako hainbat obra, Bilboko Guggenheim museoan. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Motibo ez-abstraktuak

Iñigo Astiz

Emakumezko artistek abstrakzioaren historian izan duten lekua aldarrikatzen duen erakusketa bat zabaldu du Bilboko Guggenheim museoak: 'Emakumeak abstrakziogile'. Guztira, 110 artistaren 400 obra baino gehiago bildu dituzte

Jon Bagues, iazko urtarrilean, Eresbileko zuzendari gisa egindako azken agerraldietako batean, Donostian. ©J.C. RUIZ / FOKU

Jon Baguesi emango dio Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona saria

Ane Eslava - Itziar Ugarte Irizar

Euskal musikaren ondarearen alde eginiko lanagatik sarituko dute Eresbileko zuzendari izandakoa

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.