Albistea entzun

Cabezudoren biktimen lekukotzak, Disneyn

Disney Plus plataformak 'En el nombre de ellas' dokumental saioa estreinatuko du hilaren 23an. 'Kote Cabezudo auziaren' inguruko lau atal dira. Horietan, argazkilariaren biktima izan zirenak mintzo dira.
Aktore batek Kote Cabezudoren rola jokatzen du, itzalpean, <em>En el nombre de ellas</em> dokumental saioan.
Aktore batek Kote Cabezudoren rola jokatzen du, itzalpean, En el nombre de ellas dokumental saioan. DISNEY PLUS Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2022ko azaroak 20 - Donostia

Kameraren aurrean jarri da emakume bat. Kontatu du nola ezagutu zuen Kote Cabezudo argazkilari donostiarra, nola modelo izateko ametsa zuen nerabe zela. Ametsa nola bihurtu zen amesgaizto. Bortxatu egin zuen Cabezudok, adingabea zela. Mehatxu egin zion gero: bortxaketa norbaiti kontatzen bazion, argazkiak argitaratuko zituela. Argazki haiek web pornoetan argitaratzen zituen argazkilariak. Lekukotza errepikatu egiten da. Cabezudo salatu zuten 22 emakumeetako batzuek Sr. Mono ekoiztetxearen dokumental saio batean parte hartzeari baiezkoa eman zioten. Disney Plusek asteazkenean estreinatuko du En el nombre de ellas dokumental saioa. Lau atalez osatua dago, eta lau ordu eta erdi irauten du. Eduardo Mendoza kazetariak zuzendu du dokumental saioa. Fokua biktimengan jarri dutela nabarmendu du.

Melchor Miralles kazetariak hitz egin zion gaiaz Mendozari. «Ekoiztetxeko taldekook lau biktima ezagutzeko aukera izan genuen. Eta ezin genuen sinestu zer entzuten ari ginen; orduan jabetu ginen zer zegoen». Zuzendariak azaldu du biktimekin akordio bat adostu zutela. «Haiek prest zeuden haien istorioa kontatzeko, bi arrazoirengatik: kontua ezagutarazteko, eta beste emakume batzuk animatzeko bizi izan dutena edo egun bizi dutena salatzeko». Ekoiztetxeak biktimei promestu zien haiek izango zirela dokumental saioa ikusten lehenak. «Udan ikusi zuten. Eta behin ikusi eta gero, bakoitzak nahi duen erabakia hartu du». Haietako batzuen aurpegia ez da ikusten saioan, baina beste batzuena bai. «Ausardia handikoak dira, heroiak», dio Mendozak.

Preso dago Cabezudo 2018ko udaberritik. Epaiketa aurten egin dute, martxoaren 7tik apirilaren 13ra. 28 urte eta bi hilabeteko zigorra jaso du. Prozedura judiziala xehe-xehe kontatzen da saioan. «Dokumentazio lan handia egin dugu, ikerketa lan oso sakona izan da. Eta kontatzen dugu guztia autoetan eta agirietan oinarrituta dago», ohartarazi du Mendozak: «Gai delikatua da, asko sufritu duten pertsonez ari gara, eta zorroztasuna zen lehen premisa».

Sexu abusuak, mehatxuak eta bortxaketak, besteak beste. Biktimek kontatzen dutena argi gelditzen da dokumental saioan. Lehen atalean, biktima bat bizi izandakoa kontatzen ari da: birrindu egiten da, eta negar malkotan hasi. Kamerek grabatzen jarraitzen dute. Hala ere, Mendozak zera adierazi du: «Morbotik ihes egin nahi izan dugu, sentsazionalismotik ere bai». Zuzendariaren arabera, biktimak «gustura» daude haien parte hartzearekin eta dokumentalean kontatzen denarekin.

«Ezin da berriro gertatu»

En el nombre de ellas dokumental saioa egiteko proposamena egin zion Sr. Monok Disney Plusi, eta plataformari «oso interesgarria» iruditu zitzaiola gogoratu du Mendozak: «Oraingoz, Espainian eta Portugalen emititzeko eskubideak ditu Disneyk. Gustura egin dugu lan haiekin».

Biktimez aparte, elkarrizketatuen artean, sexu abusuetan adituak diren profesionalak daude. Esate baterako, Isabel Calvo psikoterapiako doktoreak adierazi du dokumentalak emakume askori lagunduko diela beren burua islatuta ikusten: «Biktimen lekukotzari esker, isiltasuna hautsiko dute». Mendozak honako hau ekarri nahi izan du hizpidera: «Auzi honetan, biktima batzuek auzitara jo eta kalbarioa bizi izan dute». Zuzendariak argi du: «Halako prozedura judizial bat ezin da berriro gertatu. Biktimak babestu egin behar dira». Salatzaileei justiziaren aldetik jaso zuten tratua gogor kritikatzen da dokumentalean.

Mario Diez abokatua da saioko protagonista nagusietako bat, biktimen akusazio partikularra eraman zuena. Saioan mintzo da Kote Camacho biktimak babesteko plataformaren bozeramailea ere. Parte hartzeari ezezkoa eman diote, aldiz, Espainiako Poliziak eta Odon Elorza Donostiako alkate ohiak. Melchor Miralles ageri da «auzia ikertu zuen kazetari bakar» gisa.

BERRIAk hiru biktimen lekukotza argitaratu zuen 2018an, eta auzibidearen gaineko informazio zabala eman du urteotan.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

«Musika ekoizleok artistak ere bagara»

Unai Etxenausia

Musika urbanoa ekoizten hasi zen Denso duela bost urte. Euskal Herrian indarra hartzen ari den generoa dela nabaritzen du. Horregatik, estudio profesional bat irekitzeko apustua egingo du.
Ezkerretik eskuinera, Eider Amundarain Zaldibiako Lardizabal eskolako zuzendaria, Eñaut Agirre eta Zineb el-Ghaouti gurasoak, eta Karmele Perez Huheziko irakaslea. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eskola denentzat izan dadin

Ane Insausti Barandiaran

Eskolako funtzionamendua euskaraz izan dadin, baina, era berean, edukiak guraso guztiek uler ditzaten, proiektu bat abiarazi dute Zaldibiako eskolan. Guraso euskaldunak eta migratzaileak elkarrekin ari dira baliabideak sortzen. Orain arte egindako bidea aztertu dute, jardunaldi batzuetan.
 ©MARISOL RAMIREZ / @FOKU

«Ipuinetako lizentziak hartu dituzte bertsolariek»

Urtzi Urkizu

Bertsolari Txapelketa Nagusiko ETBko emanaldietan analisiak egiten aritu da Martin, Ilaski Serrano esatariaren alboan. Hala arituko da hilaren 18ko finalean ere, Iruñean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...