Albistea entzun

Iragarri dute aurten ere ospatuko dutela Baztandarren Biltzarra

Besta uztailaren 16an izanen da, Elizondon. Talde berri bat arduratuko da hura antolatzeaz
Baztandarren Biltzarra, Elizondon, artxiboko irudi batean.
Baztandarren Biltzarra, Elizondon, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Isabel Jaurena -

2023ko martxoak 18

Aurten ere Baztandarren Biltzarra eginen dela adierazi dute jaiaren antolatzaileek: «Azken hilabeteotan, baztandarrok momentu gazia bizi izan dugu, baina, orain arte kide zirenekin eta kide berri anitzekin, ilusioa eta gogoa ardatz dituen talde polita osatu dugu». Atzo eman zuten albistearen berri, Elizondon (Nafarroa). Urtarrilean, jaia antolatzeaz arduratzen zen taldeak iragarri zuen ardura hori utziko zuela. «Haientzat ez zen erabaki samurra izan; aitzinetik kide izan ziren guztientzat bezala, haientzat ere, Baztandarren Biltzarra, besta izateaz gain, sentimendu berezia zen», erran dute prentsaurrekoan. Antolatzaileek, baina, erabaki hori hartu zuten ziklo bat ixteko garaia zela uste zutelako, eta beraiek denbora luzez aritu zirelako lan horretan.

Erabaki horren ondorioz baztandar anitzek beren «nortasunaren zati handi bat» galdu izana sentitzen zutela adierazi dute agerraldian. Hortaz, talde berriak «ilusioz» hasi du bidea, uztailaren 16an eginen duten jaia antolatzeko: «Talde askotarikoa osatzen dugu, eta ziur gaude aurten ere Baztandarren Biltzarra ederki loratuko dela». Aurtengoa, gainera, data berezia da, festaren 60. urteurrena baita: «1963an, Aralarrera egindako ateraldi batean, zenbait baztandarrek Baztandarren Biltzarra bestaren hazia erein zuten Aralarko kaskoan. Ilusioz ereindako hazia izan zen, auzolana, euskara eta baztandarron elkartasuna ardatz zituelarik».

Geroztik, hainbat oztopo gainditu behar izan dituen arren, urtero «loratutako» besta bat izan da Baztandarren Biltzarra. 1986an, adibidez, jaia bertan behera gelditu zen, eta 2020an eta 2021ean ere bai. Hala ere, besta zaintzea lortu dutela nabarmendu dute, eta baztandarrek «zimeltzen utzi ezin» duten landarea dela. Izan ere, antolatzaileen iritziz, «Euskal Herri osoko folklorearen erreferentzia eta topagune erraldoi bihurtu da».

Laguntza

Baztandarrei erran diete uztailaren 16rako baserritar jantziei «hautsak kentzen» hasteko, beren orgetarako ideiak prestatzeko, eta jarraitzeko Baztanen euskaraz «barra-barra solastatzen», Baztandarren Biltzarraren gisako «auzolan erraldoi bat» ez delako itzaliko. Hala ere, nabarmendu dute besta aurten ospatuko den arren beharrezkoa dela urtero kide berriak sartzea taldera, «elkartea bizirik mantentzeko eta orain arte Baztandarren Biltzarraren gidaritzan egon diren horiek hartu behar izan zuten erabakia ez hartzeko». Baztandar guztiei eskatu diete besta antolatzen laguntzeko: «Gu motorra izanen gara, baina boluntarioen eta Baztango hamabortz herrien laguntza ezinbertzekoa da besta hau behar bezala ospatzeko».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Etxebizitza multzo bat Angelu eta Miarritze artean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Etxebizitza, larrialdian

Ekhi Erremundegi Beloki

Manifestazioa eginen du gaur Herrian Bizi plataformak Baionan 15:00etan, etxebizitzen eta lurren merkatuaren erregulazioa eskatzeko. Azken urteetan egoera okertu dela erakusten dute datuek

Gabi Arestegi, Herrian Bizi plataformako kidea. ©BERRIA

«Etxe batzuen erabilpenak ez dira gehiago onargarriak»

Iñaki Etxeleku - Ipar Euskal Herriko Hitza

Herrian Bizi plataforman sartua da hastetik Gabi Arestegi. Indar harremana atxiki nahi dute gaiarekin.

Indarkeria matxistaren kontrako mobilizazioa, Iruñean, iaz azaroaren 25ean. / ©Jagoba Manteroa, Foku

Gizon batek urruntze agindua hautsi eta labana batekin egin die eraso emazte ohiari eta hiru seme-alabei Eguesibarren

Jon Ordoñez Garmendia

Alaba nagusia buruan zauritu du labanarekin. Emakumeak eta beste bi seme-alabek ihes egin ahal izan dute. Gizonak bigarren solairutik behera bota du bere burua.

Iruñeko Buztintxuri auzoa, artxiboko argazkian. / ©Aritz Loiola, FOKU

Gizon atxilotu dute Iruñean, emakume bat bortxatzea egotzita

Jon Ordoñez Garmendia

Erasoa duela bi aste gertatu zen, Buztintxuri eta Sanduzelai auzoen artean trenbidea zeharkatzeko lur azpian dagoen pasabide batean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...