Urteroko datua ala joera aldaketa baten sintoma

2023ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuak emaitzen analisi baikorra egin du. Azaldu du «normala» dela langabeziak gora egitea urteko lehen hilabetean, Eguberriei begira egiten diren kontratuak amaitzen direlako. Aurrera begira, nabarmendu du lurzoru sendoa dagoela, langabeen kopurua eta afiliatuena inoizko onenen artean daudelako. Gainera, kontratuen kalitatea hobetu egin dela azpimarratu du.

Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariak, berriz, langabeziaren balorazio «partzialki negatiboa» egin du, baina lan merkatua egonkor mantentzen dela azpimarratu du.

Antzera mintzatu dira CCOO eta UGT sindikatuak. Geldotze ekonomikoa «agerikoa» den arren, enplegua eusten ari zaiola azaldu dute, eta hori, bereziki, lan erreformagatik dela. Biek azpimarratu dute kontratuak «egonkorragoak» direla orain.

Oso bestelako analisia egin du ELAk. Adierazi du urtarrileko datuek berriz utzi dutela agerian «prekaritatearen errealitate gordina», eta kezkatuta agertu da datozen hilabeteetan enpleguak izan dezakeen bilakaerarekin.

LABek, berriz, salatu du egoera ez dela dioten bezain ona, eta sortutako enpleguaren kalitatea ezbaian jarri du. «Probaldiko kaleratzeak neurrigabe igo dira, eta behin-behinekotasuna aldizkako finko gisa ezkutatzen ari dira. Enplegua sortu eta deuseztatu egiten da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.