Albistea entzun

Grande-Marlaskak dio Beaumonten espioitza kasua «oso larria» dela

Espainiako Barne ministroak esan du Espainiako Poliziak «profesionaltasunez» jokatu duela
Fernando Grande-Marlaska, atzo, Kongresuan.
Fernando Grande-Marlaska, atzo, Kongresuan. CHEMA MOYA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jone Arruabarrena -

2023ko martxoak 9

Fernando Grande- Marlaska Espainiako Barne ministroak esan du Espainiako Gobernuak Maria Jose Beaumont espiatu izana «Espainiako demokraziako gertakaririk larrienetariko bat» izan zela, baina, era berean, Espainiako Poliziak «ustelkeriaren aurka» egindako lana goraipatu du. Izan ere, joan den astean Espainiako Infolibre.com atari digitalak jakinarazi zuen Espainiako Gobernuak Beaumont espiatu zuela, hura Nafarroako Gobernuko Presidentetza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia kontseilari izendatu berritan. Uxue Barkosen gobernuko kide izan zen Beaumont 2015 eta 2019 bitartean. Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuak gaia Kongresura eraman zuen atzo, eta azalpenak eskatu zizkion Barne ministroari.

Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren kontrako espioitza kasuaren inguruko Kitchen auziaren harira atera dira argitara Beaumonten espioitza kasua frogatzen duten Whatsapp elkarrizketak, Jorge Fernandez Diaz — Beaumont espiatu zutenean Espainiako Barne ministro zena— eta Francisco Martinez haren segurtasunerako estatu idazkariaren artekoak. Infolibre-ren arabera, Beaumont ez ezik beste euskal herritar batzuk ere espiatu zituen Espainiako Gobernuak Mariano Rajoy presidente zen garaian. Arabako Ahal Dugu-ko kideak ere egon ziren espioitza sare horren jomugan, Infolibre-ren arabera. Koldo Callado EHUko Medikuntza doktorea ere zelatatu zuten, Tarajalgo tragediako akusazio partikularraren txosten bat sinatu zuelako, besteak beste.

Iñarrituk Marlaskari leporatu dio hark «estatuaren estolderia» desegin zuela esan arren espioitza kasuetan parte hartu zutenak «beren postuetan» daudela oraindik.

Katalunian ere, zelatatuta

EH Bilduko diputatuak eta ERCko Marta Rosiquek gogorarazi dute Marlaskaren agindupean ere izan dela antzeko espioitza kasurik, Kataluniako herri mugimenduetan infiltratutako poliziena tartean. Gainera, leporatu diote polizia horietako bat enbaxada batera lekualdatu izana, «sari» gisa. Grande-Marlaskak, ordea, adierazi du ez daukala «zentzurik» Kataluniako espioitza kasuen inguruan mota horretako «akusazioak» egiteak, «frogarik gabe». Gehitu du fiskaltzak eta estatuko polizia indarrek «epaileei laguntzeko» lan egiten dutela, delituak «sakonki» aztertzeko. Horrez gain, gehitu du Espainia estatu «demokratikoa» dela, eta Espainiako Polizia eta Guardia Zibila «benetako profesionalak» direla.

Kitchen auziaren inguruko batzordea handitzeko eskatuko duela ere iragarri du Iñarrituk, Pegasus programarekin lotutako espioitza kasuak eta Kataluniako herri mugimenduetakoak aztertzeko. Barne ministroak, berriz, eskatu dio «ez orokortzeko», eta azaldu du gaur egun ez dagoela «tolerantziarik» ustelkeriaren harira. Gaineratu du segurtasun indarren barne arazoetako unitatea «indartu» dutela, ustelkeriari aurre egiteko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Mikel Mundiñano eta Nahikari Iturbe. ©GORKA RUBIO / FOKU

«Etxeratzea eskatzen ari gara, inolako pribilegiorik gabe»

Xabier Martin

Sare Herritarreko Gipuzkoa eta Nafarroako arduradunek ohartarazi dutenez, aurrerantzean «ahalegin handia» egin beharko du elkarteak ikusarazteko «presoen eskubideen urraketa ez dela amaitu». Azpimarratu dute «pribilegiorik gabe eta inpunitaterik gabe» eskatzen ari direla euskal presoak etxeratzeko, «legeak jasotzen duenaren arabera».

Maria Txibite Nafarroako Gobernuko oraingo lehendakariak karguan jarraituko du, EITB Focusen arabera ©Jagoba Manterola / FOKU

UPNk inoizko emaitzarik apalenak izango ditu, EITB Focusen arabera

Olatz Silva Rodrigo - Joxerra Senar

Nafarroan, Maria Txibitek aukera izango luke lehendakari izateko, baldin eta beste alderdien babesa lortuko balu. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, EAJk irabaziko lituzke foru hauteskundeak.

Mahai eta Eledunen Batzordearen bilera. ©Nafarroako Parlamentua

Babesa handitzea izango da alderdi guztien helburua

Joxerra Senar

Nafarroako agintaldiaren balorazioa egin dute alderdiek, eta inkestetako datuei buruz ere aritu dira.

Jose Ignacio Asensio, Cristina Gonzalez, Eneko Andueza eta Teresa Laespada, gaur, Gasteizen egindako agerraldian. ©BERRIA

«Euskadi zaintzailea eta plurala» defendatu nahi du PSE-EEk udal eta foru hauteskundeetan

Mikel Elkoroberezibar Beloki

PSE-EEren proiektua «eraldatzailea» dela esan du Anduezak, eta «Euskadi hobea» duela helburu: «Hobeto haztea, hobeto bizitzea eta hobeto zaintzea elkar».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...