Onintza Enbeita.
BIRA

Jelosia

2020ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Ez dakit zer egin behar genukeen umea beste ume bati begira dagoenean; alegia, jeloskor dagoenean. Jelosia gaizki ikusita dago, baina oso humanoa da. Heldu ahala ikasi egiten dugu eusten. Ikasi egiten dugu atzean egon daitezkeen arrazoiak aztertzen eta gure jelosiari konponbidea jartzen diogu: dela autoestima baxua, dela emakumeok jaso izan dugun hezkuntza… zer gertatzen da umetan, ordea?

Eskurik esku dabilen umea baztertu egiten dugu txikiago bat datorrenean. Grazia egiten digulako, polita delako, izter bete-beteak dituelako edo nik ulertu ezin ditudan arrazoi askorengatik. Eta ume handiari esplikatzen diogu bestea txikia dela: ez dugula gehiago maite, baina txikiagoa dela eta gure arreta behar duela. Eta pentsatzen dugu umeak, bere buru txiki horretan, bere arrazoiketa horietan, ulertu egin behar gaituela. Eta diot nik, zer egingo genuke guk, gehien maite dugun pertsona horrek beste norbait ekarriko baligu etxera? Zer egingo genuke gure bikotea beste norbaitekin agertuko balitz? Are, esango baligu lasai egoteko, gu ere maite gaituela, baina orain bestea dela arreta behar duena? Besteak egiten diola grazia gehiago? Bestea dagoela bizitzako aro politago batean?

Umeei entzun egin behar genieke, eta tronutik kentzen dugun umearen larruan sartzen ikasi egin behar genuke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.