Onintza Enbeita.
BIRA

Bide batez

2023ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Zutik zaudenez, ekarri iezadazu telebistaren urrutiko agintea. Harantza zoazenez, eraman ezazu zabor poltsa hau. Gure etxea zuenerako bidean dagoenez, utz nazazu bertan. Zure laguna denez, eskatu iezaiozu faborehori niretzat. Paketea atera duzunez, eman iezadazu zigarro bat. Giltza eskuan daukazunez, zeure kotxean joango gara. Milaka adibide jar genitzake: guri bide batez eskatuak eta guk bide batez eskatuak. Kontua da batzuetan asko kostatzen zaigula eskatzen zaiguna egitea, edo ez izatea ematen duen bezain gauza erraza. Esate baterako, ez al zaituzte amorratzen guztiok gaztelaniaz dakigunez hala mintzatzeak euskararik ez dakien pertsona bakarra etorri arren? Nola denok dakizkigun edo frantsesa edo gaztelania… euskaraz ez dakitenek pentsatzen duteerraz egiten dugula erdaraz,baina ez.

Maritxu Gorozikakoak kontatzen zuen euria ari zuen egun batean senar-emazte batzuk baserriko atartean gurutzatu zirela. Emaztea busti-busti eginda omen zetorren oilotokitik eta senarrak, sutondotik atera berri zegoenak, esan ei zion sutarako egurra ekartzeko. Izan ere, emaztea ordurako blai zegoen. Hark, hartu balde bete ur, eta senarrari bota omen zion: «Orain biok gaude bustita eta zeu joan zaitezke!».Bada, horixe: euskaraz ari garela, denok bustitzea da kontua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.