Onintza Enbeita.
BIRA

Edukazioa

2023ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Norbaiti zer moduz dagoen galdetzen diogunean erantzuna entzuteko prest egon behar dugula esan zidan. Izan ere, telefono dei arraro bat kontatu nion. Aspaldian ikusi gabeko pertsona batek deitu zidan lan kontuetarako eta harritu egin ninduen halako erraztasunez bere arazoez hitz egin izanak. Nik ez neukan konfiantzarik harekin, baina edukazioz «zelan zu?» edo antzerako zerbait galdetu nion eta oso gauza intimoak kontatu zizkidan. Jakin nahi ez nituenak. Orduan lagunak nire harriduraren errudun egin ninduen: jakin nahi ez dudana ez dudala galdetu behar esan zidan. Nik neure burua defendatu nuen ohi bezala: berak ere galdetu zidala zelan nabilen eta ez niola intimitatearen atea ireki, edukazioz egiten diren galderak direla… orduan esan zidan zer moduz dagoen galdetzen diogun edozeinen erantzuna entzuteko prest egon behar dugula.

Harrezkero buelta batzuk eman dizkiet edukazioari, esan beharrekoari, egin beharrekoari… eta ez nago lagunaren baieztapenetan erabat ziur, baina egia da erantzuna ez entzuteko galdetzen diogula jendeari zer moduz dabilen, eta jende askok ez dauka norekin hitz egin bere arazoei buruz. Eta beste askok atseginarena egiten dugu, baina gure barruan ez gaude inoren arazoak entzuteko prest. Nago edukazioa baino zera larriagoa ez ote den…
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.