Onintza Enbeita.
BIRA

Txitxiburduntzi

2023ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Inauteriak erabat merkantilizatu dira gure inguruan. Gutxi dira ganbarara igo eta lau trapurekin mozorroa egiten dutenak. Gaiak jartzen dira eta gaiaren inguruko trapuak erosten ditu jendeak. Bai, halaxe jarrita gaude. Berdin pasatzen dugu ondo inauterietan, baina dena hain arautua egoteak grazia kentzen dio gauzari. Ez du balio normalean ez zarena izateak, zerbait izan behar duzu: gangsterra, mitologiako pertsonaia, aktore bat, kantari bat, herrialde jakin bateko bizilaguna... eta jakina, besteek igarri egin behar dute nor zaren. Mozorroz betetzen dira denetarik saltzen duten denda handiak. Eta hemen inor ez dagoenez lo, herrian jartzen duten gaiaren inguruko mozorroak ekartzen dituzte. Atera kontu, aurten, Anbotoko Mariren mozorroa ere ba ei dago. Inork ikusi ez zuen hura, bakoitzak bere erara deskribatu eta errepresenta dezakeena, orain homogeneizatu egingo dute.

Horregatik pentsatzen dut galdu dela edo ari dela galtzen txitxiburduntzi egitea. Izan ere, izenak dioen bezain sinplea da arratsalde pasarako egin behar dena: burruntziaren puntan txitxia ipini, sutan erre eta jan. Jai sinplea da egungo handikerietarako: ez da arropa berezirik behar, ez da diru askorik gastatu behar, ez da besteak baino mozorro hobearekin joan behar...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.