Onintza Enbeita.
BIRA

Beldurra

2020ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
IItxialdia baino astebete lehenago sartu zen etxera, eta ez da ezertarako atera. Erosketak etxeko atean utzi dizkiote. Ez da inorekin egon hilabete bian, eta oraindik etxean jarraitzea erabaki du.

Etxea garbitzen ari da etengabe: eskuak garbitu eta etxea garbitu, etxea garbitu eta eskuak garbitu. Lagunekin elkartzeko aukerari uko egin dio: hamar baino gutxiago, probintzia barruan, etxe batean, beharrezko baldintzak hartzeko materialarekin, berrogeialdian etxean egon dira guztiak... lagunek pozik estutuko lukete, baina berak denbora behar du.

Seme-alabek egin dizkiote enkargu guztiak, eta bera baserrian egon da. Alboko herrira jaistea baimendu diotenean zalantzaz bete da. Hilabete bi zain egon eta gero, orain ez daki kafea hartu gabe herrira joateak merezi dion, edo musu aurrekoa jasango duen edo...

Bistan dago beldurra hezurretaraino sartu digutela. Etxean sartu gintuztenetik ez digute egia oso bakar bat ere kontatu, eta geure mamu guztiekin bizitzera kondenatu gaituzte. Orain, kalera ateratzeko baimena eman digutenean, beldurrak aireratu egin dira. Nik ahizpei eskatu diet: baimenduta dauden gauzak egiteari uko egiten badiot, nahi ditudan gauzak egiteari uzten badiot, etxetik atera nahi ezta gelditzen banaiz, heldu belarritik eta eraman nazazue kalera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.