Onintza Enbeita
BIRA

Ukatzaileak

2021eko abenduaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Zer da negazionista izatea?», galdetu dit. Garai batean, gauza asko ukatu eta beste asko aldarrikatzen zituen zerbaiten parte izan ginen biok. Ez dut erantzuten jakin. Nik ez dakit zer den negazionista izatea. Edo hori pentsatu dut galdera egin didanean. Izan ere, modu asko egon dira izurriteari aurre egiteko, eta bakoitzak ondoen dakien moduan egin ditu gauzak.

Nik ez dut gaixoa izan badela ukatu, eta txertatu ere egin naiz. Ordea, ez da bereziki kontrakoa izan behar zentzurik gabeko gauza asko egin ditugula ulertzeko. Etxerako ordua jarri ziguten, eta alboko herrira joateko debekua, esate baterako. Eta jende askok sinetsi zuen arau guztiak betez gero ez zela kutsatuko. Inork ez digu esan, ostera, zer egingo dugun 2023an, 2024an edo 2025ean kutsatu nahi ez badugu. COVID-19a hemen geratuko baita.

Hori esatearren ere, ukatzailea naizela esan didate. Ukatzailea naizen galdetu didate egunen batean bizitza normala egin beharko dugula esatearren, txertatzea hautazkoa izan behar dela esatearren, osasun sistema publikoa indartzea beste edozein neurri hartzea baino garrantzitsuagoa dela defendatzearren. Ez; nik ez dut sinisten txipak sartu dizkigutenik edo autismoa sendatzen duen botikarik badenik. Nik gauzak hobeto egin daitezkeela sinisten dut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.