Onintza Enbeita.
BIRA

Sarrerak

2022ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Zerbitzaria lehertu da. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketarako sarrerak salgai jarri, eta ezin izan du abastorik eman. Jendea eroen pare hasi da erosteko jartzen zuen botoiari ematen. Batek dio ez duela ulertzen zer gertatzen den, besteak dio jendeak gogoa duela ospakizunetarako, badago gosea bertsoena dioenik eta bai txapelketaren morboa aipatzen duenik ere. Zer den ez dakit, baina zerbait bada. Zerbaitek bultzatzen du jendea sarrerak hain azkar erostera, zerbaitek eragiten du antsietate hori. Ez da bertsoekin bakarrik gertatzen: sarrerak azkar erosten ditu jendeak. Gabe gelditzen garenoi barre egiten digute, baina nik ez dut bizitza telefono pantailari begira eman nahi orduak jotzen duenean erosi jartzen duen botoiari emateko. Nik; badakit beste batzuek errez egiten duten gauza bat dela. Eta orain ere egin dute. Bertsolaritza zerbait handia bihurtzen den momentu horretan egon egin gura du jendeak han bertan; nahiz eta jakin urte guztian txikia izaten jarraituko duela. Jendeak bertsolarien arrakastaren lekuko izan nahi du: txapeldun berriari txalo egin, hurrengoan izan daitekeena usaindu, maite duen bertsolaria babestu.

Bitartean guk, irailetik abendura bertsotan egin behar dugunok, orraztu gabe jarraitzen dugu. Txapelketarekin zerikusirik ez bagenu bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.