Onintza Enbeita.
BIRA

Inkontzientzia

2022ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Fisika ikasi zuen eta zientzia da bere mundua. Nirea letrena: erabat letrena. Gutxitan hitz egiten dugu gaizki pasatutako momentuez. Gehienetan lorpenez jarduten dugu. Egia esan elkarrekin egoten garen denbora kontuan hartuta, atseginagoa da gauza onak aipatzea. Seguruenetik ez delako elkarrekin daukagun sentsazioa bakarrik. Inork ez du izan nahi jai ureztatzailea. Inork ez du besteren festa izorratu nahi eta batzuetan, nahi gabe bada ere, emakumeoi hori gertatzen zaigu. Gure sentipenak azaltzen hasten gara eta inork ez ditu ulertzen, edo jendeari iruditzen zaio esajeratzen ari garela, edo norbaitek pentsatzen du ez dela egia gure gaizki sentitzea. Izan ere, normalean, gizon gutxik onartzen dute deseroso sentitu zirela bertsotan hasi ginenean edo bere ondoan transplante bat egin genuenean edo makina bat muntatu genuenean.

Halako batean aitortu egin diogu elkarri bidea zaila izan dela, baina ederra ere bai eta gure pasioa egiten dugun hori izateak eutsi digula. «Egia esan, ni inkontzientea izan naiz», esan dit berak. Barre egin dut ze hori da nik beti izan dudan sentipena: nora noan jakinda, ez nintzatekeela joango leku askotara. Baina joan egin naiz, eta bide bat egiteko aukera izan dut. Denek ez zuten izan. Haiengatik beraz, topa munduari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.