Onintza Enbeita.
BIRA

Masterrak

2018ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Jendearen botoak nahikoa dira ordezkari politikoa izateko. Ez da oposiziorik gainditu behar. Ez dago ordezkapenak egiten ibili beharrik postu finkoa lortu arte. Ez da curriculumik inon entregatu behar, ez da aurrez aurreko azterketarik egin behar.Ez dago probarako aldirik: hasieratik jartzen dizkizute eskuan herria gidatzeko behar dituzun legeak, paperak, ordenantzak... Norbere alderkidideek hala erabakitzen badute, eta gero herritarrek alderdiak egindako zerrenda hori gustuko badute, alkate, zinegotzi, batzarkide, parlmentari edo lehendakari izan daiteke bat. Erraza dirudi.

Eta, hala ere, masterrak asmatzen ari dira asko. Ez dakit zenbat lizentziatura faltsu egongo diren bazterretan, baina itxura batean asko dira. Ez baita kasualitate hutsa izango puntaren puntan dauden guztiak gezurretan harrapatzea. Puntara heldu ez direnak ere hor ibiliko dira.

Lanpostu bat lortzeko master bat egin duzula adierazten duen paperak faltsutzea ez da egokia. Baina ze adjektibo jar dakioke beharrizanik gabe tituluak faltsutzeari? Lotsagarri da; negargarria ez balitz, barre egingo genuke; erridikulua da. Baina egin egiten dute, eta gero, gainera, lehenengo kolpean dimititu eta lotsatu beharrean, ebidentziek etxera bidaltzen dituzten arte hantxe irauten dute karguan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.