Onintza Enbeita.
BIRA

Mila esker

2019ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Sareetara jo nuen diskurtsoaren bila.Ez da bideo luzerik ia agertzen. Mundu guztiak partekatu du bideoa txaloz eta lorez josita. Bueno, mundu guztiak ez: euskal mundu guztiak. Izugarria izan da Donald Sutherland «mila esker, Euskal Herria» esanez ikustea. Batez ere konbentzimenduz esan duelako. Ze esan zezakeen «mila esker, Donostia», baina ez, Euskal Herria esan du. Eta ez dirudi kasualitatezko aukera.

Hunkitu egin nau ile zuridun gizon hori paparra jotzen ikusteak; zertarako ukatu. Eta irakurri dudanez, euskaldun askok izan dute zirrararen bat Sutherlandekin. Ederra da, izan ere, kontuan hartu zaituztela sentitzea: munduarentzat existitzen zarela jakitea. Eta mundua aktore ezagun bat baino gehiago dela jakinda ere, momentu horretan zentroan zaudela pentsatzen duzu. Zentroan dauden gauzen parean, behintzat.

Gero, ordea, hunkidura joan egiten da, eta niri tristura etorri zait. Eta beste kasu askotan ohi denez, tristuratik amorrura ere iritsi naiz. Nola poztu gaitezke hain gutxirekin? Ez dakit, baina gurera etortzen den orok izan behar luke argi existitzen garela, bagarela. Normala behar luke, edukazioagatik bada ere, euskaraz hitz batzuk esateak. Normalean ez da gertatzen, ordea, eta gertatzen denean hunkitzeak gure normaltasunik eza erakusten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.