Onintza Enbeita.
BIRA

Pixontzia

2023ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Santu pixontzia etorri bezala joan da, baina euri askorik ez du ekarri. Orain arte eguzkiari dei egiten genion apirilaren 28an, baina aurten euria behar dugu. Euskal Herriaren benetako hegoaldea lehor dago, eta iparraldean ezin dugu ospakizun handirik egin ura badugulakoan. Hasi dira ura barkuetan ekartzearen adar jotzearekin, eta nekazaritzan baino gehiago, gizartean izango diren ondorioez hitz egiten du jende gehienak. Gure inguruan turismoaren beldur gara. Badakigu turistek ez gaituztela jango, baina egungo turismo eredua inbasiboa da, eta gurean, dauden azpiegiturak daude. Espainia hegoaldean bizi den jendeak lo egin nahi du, ordea. Beroari eutsi ezinda egon ziren iaz, eta haietako askoren ustez haien herriaren parte den leku freskoago honetara etorri nahi dute. Madrileko lagun batek iazko abuztuan esaten zidan maiatzetik ez zuela lo takada bakarrean egiterik lortu. Euskal Herrian egon zen egunetan euria egiteak ere ez zion ardura, nahiz eta iaz hemen ere ez ginen asko busti.

Prudentzio Pixontzia behar dugu, eta Santa Barbara ez legoke gaizki bere trumoi eta guzti. Urik gabe bizitzarik ez da, baina hirietako lorategiak edateko urarekin bustitzeak ez dauka zentzurik ez orain, ez ura sobera denean. Geure buruari konpromisoak eskatzeak asko lagunduko liguke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.