Onintza Enbeita.
BIRA

Plastiko gehiago

2019ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Gure kostaldeko arrainak aztertzen ibili dira, eta askori aurkitu diote plastikoa euren organismoan. Horrek esan nahi du beganoak ez garenok plastikoa jaten ari garela. Ikusi ditugu plastikozko erreken irudiak, ikusi ditugu plastikozko irlak itsasoan, eta orain, plastikoa jaten ari gara. Atentzioa eman dit, ordea, arrainak ikertu dituztenen galderak: orain aztertuko dutena omen da plastikoak dituen osagaietatik zein den arrainak erakartzen dituena. Agian, plastikoaren usainak deitzen omen du itsasoko izakien arreta, baina izan omen daiteke beste zeozer. Ez dakit usainik gabeko plastikoa egiteko asmorik inork baduen, baina, honezkero, umeek ere badakite saihestu egin behar dugula, desagerrarazi, ahalik eta gutxien erabili. Beraz, berdin dio zer duen erakargarri: itsasotik eta gure bizitzetatik kendu egin behar dugu. Eta horretarako ez da nahikoa erosketak egitera geure poltsekin joatea, edo azokan poltsa biodegradagarriak ematea. Mermelada poto batek, jogurt poto batek, uhaza batek... zenbat plastiko dakarte almazenetik? Ez ote dira bilgarri horiek guztiak saihestu behar gure poltsak baino lehen?Izan ere, gure txarrean, gauza asko sar ditzakegu poltsa bakarrean, baina gaileta bakarrajateko hiru edo lau zorro zabaltzera ohitu gaituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.