Onintza Enbeita.
BIRA

Gure hitzak

2021eko irailaren 19a
00:00
Entzun
Ez dakit badagoen gehiago hunkitzen nauen kanturik. «Gure hitzak esan berriz, ez daitezela ahaztu, ez daitezela gal». Azken asteetan bereziki darabilkit buruan. Izan ere, azken hamarkadetako gatazka armatuaren gaineko iritzia eskatu didate, eta gure inguruan hil zituzten ETAkideen oroimenaren inguruko lanak iritsi zaizkit esku artera. Dena ia batera. Eta halakoetan beti pentsatzen dut gure hitzak ezin daitezkeela galdu isilarazi egin dituztelako, baina guztiok daukagulako esateko zerbait. Eta, hala ere, badaudelako batzuek esan ezin ditugun gauzak. Eta irakatsi digutelako negarrik ez egiten. Eusten.

Ordea, nik ez dakit eusten, eta negar egiten dut. Amorruz eta minez. Eta ez dut uste mina ezkutatu egin behar dugunik. Ze egin digute min. Eta digute esaten dut badakidalako barrikadaren alde batean egon naizela ni eta beste aldean egon direla beste batzuk. Eta halakoetan ohi denez, guri gure hildakoek egin digute min, eta haien hildakoek besteei. Ze mina pertsonala da, emozionala eta bakoitzarena. Eta analisi politikoa da guztiok egin behar duguna, baina egiteko oso zaila dena min daukazunean. Eta gure konbikzio politikoa ezin da azaldu gure minari gure hitzak jarri gabe. Eta gure mina ezin da esplikatu gure konbikzio politikoa gure hitzekin azaldu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.