BIRA
Kanpoan
Gustatzen zait kuadrillei begiratzea. Gizartearen erreplika txikia dira. Kuadrilla guztietan daude lider naturalak eta izan nahi dutenak; normatiboki politak direnak eta hala izan gabe asko ligatzen dutenak; kirol jakin batera zaletzen direnak eta bazkalorduan elkartzen direnak; lehen bikotea izan zutenean desagertu zirenak eta itzuli zirenak; bigarren bikotea izatean lehenengoan egindakoa ez zutela egingo esan zutenak eta berriz ere egin zutenak; erretzen dutenak; besteak baino gehiago drogatzen direnak eta uste baino droga legal gehiago hartzen dutenak; bidaiez hitz egiten dutenak eta Benidorm gustatzen zaienak; umeak dituztenak eta izan nahi ez dituztenak. Kuadrilla guztietan dago ia denetarik, baina badago kuadrilla guztietan jende mota eder bat. Niri hala iruditzen zait behintzat. Itzelak dira, edo ederrak izateko bokazioa dute: kuadrilla guztietan dago kanpoan gustura irauten duen jendea. Tabernen kanpoan. Berdin du barruan zertaz hitz egiten duten edo zer edaten ari diren: kanpoan gelditzen dira. Ustez barruan ez daudelako gustura, baina etorri, beti etortzen dira.
Kuadrillak gizartearen erreprodukzio direla jakinda, kontua da beti dagoela inork derrigortu gabe etorri arren kritikatzeko beharra sentitzen duen jendea. Ez etortzea askoz ere errazagoa denean.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.