Onintza Enbeita.
BIRA

Protokoloa

2020ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Emakume gisa sozializatzea ez da inoiz erraza izan. Euskaldun ezkertiar eta jatorren artean hezi ginenok ere ez gara erasorik gabeko oasi batean hazi. Hau esanda, ez naiz mundu berriak deskubritzen ari. Unibertsitateko irakasle guayek, kide izan garen elkarteetako zuzendaritzetako kargudunek, jai batzordeko bozeramaileek, gazte asanbladako lagunek, ez dakit zein jaialdiko koordinatzaileek… askotan hitz egin digute modu txarrean, edo ukitu digute ipurdia, edo gutxietsi gaituzte jendearen aurrean, edo jarri gaituzte komuna garbitzen haiek lan garrantzitsuak egiten zituzten bitartean, edo kosta egin zaie haiekin sexurik ez genuela nahi ulertzea.

Askotan gertatzen diren gauzek ezin diete kasu partikularrei garrantzirik kendu. Duela hogei urte gertatzen zitzaiguna oraindik ere gertatzen dela jakiteak min ematen du: gauzak ez dira behar beste aldatu. Batetik, poztekoa da erasoen kontrako protokoloak abiaraztea. Duela ez hainbeste, pentsaezina zen gure inguru hurbiletako jendea salatzea (baldin eta kasua ez bazen nabarmenki larria). Bestetik, ordea, protokoloek beti ez dute funtzionatzen; beraz, ezin dira beti berdin aplikatu. Hori bai, biktimak beti sentitu behar luke kolektiboaren babesa duela; bestela, intentzioa zintzoena izan da ere, egitekoan ez da asmatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.