Onintza Enbeita.
BIRA

Jasateaz

2020ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Bikotean bizitzera ohitu denarentzat gogorra izango da bakardadea: planak egiteko jendea bilatu beharra, etxean inorekin ez gurutzatzea... Alderantziz ere zailak dira gauzak, baina horretaz ez gara ohartzen. Mundua bikoteka bizitzeko eraiki ziguten: ahal dela neskek mutilekin osatutako bikoteetan. Bere airera bizi dena zerbaiten bila dabilela pentsatzen du gizarteak berrogeita bost urte betetzen dituenera arte. Gero, garraztuta dagoela pentsatzen dute emakumea bada, eta ondo bizitzen dakiela gizona bada.

Baina oso gutxitan pentsatzen dugu irakatsi dizkiguten gauzak ere ez direla errazak. Ez gara ohartzen konplikatua dela zeure buruari eusteaz gain, beste norbaiti eustea: haren umore aldaketei, egunerokoari, bidaian nora joan edo zein tabernatan kafea hartu erabaki beharrari... Bakarrik dagoenak ez dauka ezer adostu beharrik, eta horrek eguneko ordu asko libratzen dizkio berarentzat bakarrik.

Eta orduan etortzen zaizu ama eta esaten dizu gure belaunaldiak ez duela ezer aguantatzen; lehen eztabaidan bakoitza bere etxera itzultzen garela. Eta hor gelditzen zara argumenturik gabe. Nahiz eta jakin badakizun ez daukazula zertan ezer jasan hala nahi ez baduzu. Maitasuna gauza handia da, baina ez dago haren izenean edozein gauza jasan beharrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.