KRITIKA. Musika

Gorputz eta arima Bilbon

2018ko martxoaren 30a
00:00
Entzun

Bilbao Ars Sacrum

Taldeak: Soqquadro Italiano, L'Arpeggiata, El Leon de Oro, Kea Ahots Taldea, Musica Fiata Koln,Vespres D'Arnadi, Intonationes eta Lasala. Non: Bilboko Gizakunde Elizan. Noiz: Martxoaren 18tik 27ra.

Aspaldi da Bilbao 700 Fundazioak BAS zikloa antolatzen duela Aste Santuaren inguruan, eta arrakastarekin gainera. Formatu txikiko erlijio musika saioak dira, Berpizkundeko eliza batera eramanak. Eta hortik datorkiguzalantza: arraro samarra egiten zaigu hain latza den estetikari horrenbeste zale atxikita egotea: hots, orain dela mila urte —eta batzuetan gehiago—egindako erlijio desberdinetako musika zaharrak atseginak izatea, elizakoak ez balira bezala. Dena den, aurten polifoniatik barrokora doazen konposizio espiritualak eta doktrinazkoak entzutera etorri direnek bete egin dute elizaren esparrua ia kontzertu guztietan.

Hasieran, Soqquadro Italiano taldeak Wagnerrek bere garaian nahi izan zuen arte osoa —edo egun, batzuen ustez, mestizajea dena— egiteko asmoa erakutsi zuen. Izan ere alemaniarrak sei arte nagusiak agerraldi bakarrean bildu nahi izan zituen, hain justu. Gure ustez, helburu ezinezkoa bere garaian, eta guztiz zaila gurean ere. Horretarako Antonio Vivaldiren Stabat Mater-en oinarritu ziren lau musikariak, dantzari-abeslaria eta grabatutako musika —gehien bat elektronikoa, jazz sistemari keinu batzuk eginez—. Gure ustez, ez dute lortu lan estetiko bateratua ateratzea, nahiz eta arlo batzuk ondo gauzatu. Esaterako, ondo nahastu zituzten alderdi elektronikoa eta taldearen musika, baina bateria modernoaren joaldia ez zen egokiena Vivaldiren konposizio erlijiosoei laguntzeko, eta batzuetan, latorriaren zarata beste soinu delikatuen gainetik entzuten zen. Gero, melodika izeneko instrumentua taldearekin harmonizatzeko baliagarria izan arren, ezzuten doinua eramateko maila-soinua eduki. Beste horrenbeste gertatu zen jolasteko pianorekin.

Nolanahi ere, jotze maila ona eman zuten haizeek, teklatuek eta kontrabaxuak, eta Vicenzo Capessutok kontratenorraren ahots aienekoa eta sentimenduzkoa guztiz aproposa izan zen Ama Birjinaren arimaren egoera erakusteko. Abeslari berberaren dantzaldi modernoak batzuetan balioko zuen mina eta etsipena erdiesteko, baina beste batzuetan ulertezinak izan ziren yoga edo karate borroka itxurak Vivaldi apaizaren konposizio erlijiozkoak irudikatzeko.

Zikloaren bukaeran, Gorputz eta Arima izeneko agerraldia izan genuen Vespres D'Arnadi instrumentu taldearekin Dani Espasaren zuzendaritzapean, Intonationes ahozko laukotearekineta Lasala dantza bikotearekin Judith Argomaniz-n koreografia eta zuzendaritzapean. Iluntasunetik argitasunera egin zuten, bakarkako instrumentuek, ahotsek eta dantzariek talde osoa osatu arte.Johann SebastianBachen musika teologiko eta zoragarrian oinarritu ziren joaldi guztian. Aukera paregabea. Sei musikari eta lau abeslari Alemaniako jenioaren pieza ahozkoak etainstrumentalak interpretatzeko.

Nabarmentzekoak izan ziren Ciaconna errepikakorra, Mateo Deunaren Nekaldiko koral bat, kantatak eta ariak. Baina guk uste dugu Lasalaren dantzaldiak ez zeukala zerikusi handirik Bachen musika eta hitz pietista edo espiritualekin. Ados gaude dantza erabili daitekeela musika erlijiosoarekin, Erdi Aroan eta elizetan egiten zen bezala, baina gaiek, gorputzek eta arimek bat egin behar dute zeresan estetiko edo erlijiozko konkretua burutzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.