Albistea entzun

Final bat balitz bezala

Osasunak Konferentzia ligarako sailkatu nahi du gaur, Gironari irabazita. Berdinduta, aurkarien emaitzei begiratu beharko die talde gorritxoak
Osasunako Aimar Oroz baloia babesten, Almeriaren aurka Sadarren jokatutako partidan.
Osasunako Aimar Oroz baloia babesten, Almeriaren aurka Sadarren jokatutako partidan. IDOIA ZABALETA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Eñaut Agirrebengoa -

2023ko ekainak 4

Osasunak baliteke egun handia bizitzea gaur: Europarako sailka daiteke, hamasei urte luzeren ondoren. Bere egingo du zazpigarren postua Gironari irabazten badio. Galaz jantzitako Sadarren jokatuko da neurketa (18:30, Dazn). Berdinduta ere lor lezake saria, aurkari zuzenen emaitzak alde izango balitu. Kopako finala gogoan, beste neurketa erabakigarri bat jokatuko dute gaur. Oraingoan, ez dute esku hutsik gelditu nahi.

Kasik mirariz jarraitzen du Osasunak zazpigarren postuan. Getaferen zelaian kale egin zuen, baina Athletic, Girona eta Sevilla ere ez ziren punturik lortzeko gai izan. Getaferi irabazi izan balio, Iruñeko taldea Konferentzia ligan legoke dagoeneko. Gaur Gironaren aurka gailenduta, ez diete besteen emaitzei erreparatu beharko. Berdinduta, berriz, Athleticek, Rayok eta Sevillak ez irabaztea beharko lukete. Aukerarik gabe geldituko lirateke galduz gero: Gironak, gutxienez, aurreratu egingo lituzke. Kataluniarrek ere zazpigarren izateko ilusioa dute.

Hortaz, kale edo bale egiteko partida izango da Osasunarentzat nahiz Gironarentzat. Gisa bereko beste zenbait neurketa jokatu dituzte azkenaldian. Adibidez, aurrez aurre izan ziren iazko Kopako final hamaseirenetan; 1-0 nagusitu ziren kataluniarrak. Aurrez, ordea, nafarrek egin zuten irri, eta nola, gainera: 2016an Lehen Mailara igo ziren Girona kanporatuta, Enrique Martin Monrealen agindupean.

Orain, Jagoba Arrasateren eskutik ari dira arrakasta lortzen, eta gaur ginga jar diezaiokete dagoeneko historikoa den denboraldiari, Europako talde bihurtuta. Jauzi handia izango litzateke kirol esparruan. Eta ekonomikoki ere bultzada emango lieke. Zazpigarrenak eskupeko mardula jasotzen du azpitik gelditzen diren taldeen aldean. Horri, Konferentzia ligan parte hartzeagatik jasotzen den dirua gehitu behar zaio.

Girona kolpeak trukatzeko prest egoten da. Ez alferrik, 57 gol sartu ditu orain arte, eta 53 jaso. Arrasatek prest ditu Vidal eta Brasanac ez beste jokalari guztiak. Moik arazo fisikoak izan ditu azken asteetan, baina osatu da.

Arrasatek «ilusio handiarekin» daudela berretsi zuen. «Zerbait polita dugu jokoan, eta, zaleekin batera, horren bila joan behar dugu. Haiek gure onena ematera behartuko gaituzte, baina onena espero dut nire jokalariengandik».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Osasunako jokalariak Budimirren gola ospatzen, gaur, Gasteizen. ©Endika Portillo / Foku

Osasunak Mendizorrotzan aldatu du joera

Paulo Ostolaza

Arnaiz eta Budimir izan dira golegileak. Blancok bigarren zatiaren hasieran ikusitako txartel gorriak baldintzatu du neurketa.

Gebara, baloia babesten, Cadizeko San Emeterioren aurrean. ©ROMAN RIOS / EFE

Aldaketei neurria hartzen

Eñaut Agirrebengoa

Alaves eta Osasuna zutabe berriak finkatu eta jokoa findu nahian dabiltza. Gabeziak sumatu zaizkie, baina kimu berdeak ere agertu dira. Gaur derbia daukate, Gasteizen (16:15, Dazn).

Ordiziako jokalariak ostegunean egindako entrenamenduan. ©GOTZON ARANBURU / FOKU

Festa biribildu nahi dute

Iñaki Berastegi

Ordiziak gaur abiatuko du denboraldia, Pasek Belenosen aurka, Altamiran (12:00). Ligako kanporaketak jokatzea da taldearen helburu nagusia, klubaren 50. urteurrenean.

Realeko eta Athleticeko jokalariak lehian ©Gorka Rubio / Foku

Realak hobeto baliatu ditu bere aukerak derbian

Ainara Arratibel Gascon

Txuri-urdinek 3-0 hartu dute mendean Athletic, Le Normaden, Kuboren eta Oiartzabalen golei esker. Athletic ondo lehiatu da, baina ez ditu bere aukerak baliatu. Intentsitate eta erritmo bizikoa izan da norgehiagoka.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...