Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Soto, Sanjurjo eta Gorosterrazu, Nafarroako finalaurrekoetan

Donezteben jokatutako azken kanporaketarekin erabakita gelditu dira finalerdiak. Altube nagusitu da Bizkaian
Txaber Altubek irabazi zuen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketa.
Txaber Altubek irabazi zuen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketa. MONIKA DEL VALLE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Erredakzioa -

2021eko urriak 17

387,5 punturekin, Julio Soto Ezkurdia nagusitu zen, atzo, Donezteben jokatutako Nafarroako Bertsolari Txapelketako azkeneko kanporaketan, eta, horrenbestez, finalaurrekoetarako sailkatu zen. Haren atzetik, Josu Sanjurjo Alzuri (335), Iker Gorosterrazu Elizagoien (304), Ekain Alegre Gil (284,5), Egoitz Gorosterrazu Elizagoien (272,5) eta Sahats Aleman Sadaba (267) sailkatu ziren. Sotorekin batera, eta, lau kanporaketetako puntuazioei erreparatuta, Sanjurjo eta Gorosterrazu ere igaroko dira finalerdietara. Atzoko saioan Maialen Belarra aritu zen gai jartzaile.

Kanporaketak jokatuta, finalaurrekoetako hiru saioetan parte hartuko duten bertsolariak honako hauek dira:

Azaroaren lehenean, Altsasun, Ekhi├▒e Zapiain Arlegi, Endika Legarra Nuin, Eneko Fernandez Maritxalar, Erika Lagoma Pombar, Oier Lakuntza Irigoien eta Xabat Illarregi Marzol ariko dira bertsotan.

Azaroaren 6an Berriozarren izango den finalaurrekoan Alazne Untxalo Erregerenak, Eneko Lazkoz Martinezek, Josu Sanjurjo Alzurik, Mikel Lasarte Ciak, Patxi Castillo Graciarenak eta Saioa Alkaiza Guallarrek parte hartuko dute.

Azkenik, Iker Gorosterrazu Elizagoien, Joanes Illarregi Marzol, Julen Zelaieta Iriarte, Julio Soto Ezkurdia, Sarai Robles Vitas eta Xabier Silveira Etxeberria azaroaren n14an Leitzan jokatuko den hirugarren finalaurrekoan izango dira.

Altube garaile Bizkaian

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa ere jokatu zen, atzo, Ortuellako Gorbea aretoan, eta bertan Txaber Altube Sarrionandia nagusitu zen 484,5 punturekin. Jarraian sailkatu ziren Mikel Retolaza Etxebarria (457), Julen Ibarguengoitia Ordorika (446), Peru Vidal Gurrutxaga (433), Garikoitz Sarriugarte Onaindia (416,5) eta Asier Alcedo Cano (403,5). Modu horretan, Altube Sarrionandia txapelketako finalaurrekoetarako sailkatu da, eta Larrabetzun jokatuko den saioan kantatuko du, abenduaren 4an.

Txapelketako laugarren kanporaketa Mungian jokatuko da hurrengo larunbatean, eta bertan parte hartuko dute Aissa Intxausti Aburruzak, Koldo Gezuraga Seijidok, Aitor Etxebarriazarraga Gabiolak, Oihana Bartra Arenasek, Arkaitz Zipitria Mendizabalek eta Paule Ixiar Loizaga Legarrak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Durangoko Azokarako prestaketa lanak, Landakon. / ©Jon Urbe, Foku

Txandaka, baina Landakon

Ainhoa Larretxea Agirre

Txanda sistema sortu dute Landako gunean eta Plateruenan sartzeko. Txanda bakoitzean 1.200 lagun sartuko dira, eta egunean bortz izanen dira.

Aurten ere BERRIAk postu bat izango du Durangoko Azokan. / ©Marisol Ramirez, Foku

Uzta berria ondu du BERRIAk

Ainhoa Larretxea Agirre

Besteak beste, Joan Mari Torrealdaik zendu aitzinetik idatziriko azken liburua eramango du BERRIAk Durangora: 'Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta'.

Berri Txarrak-en liburuaren aurkezpena Ahotsenean, 2019ko Azokan. / ©Marisol Ramirez, Foku

Azokari arnasa ematen diotenak

Ainhoa Larretxea Agirre

Zazpi espaziok osatzen dute Durangoko 56. Azoka: Ahotsenea, Irudienea, Talaia, Kabi@, Saguganbara, Azoka TB eta Szenatokia. Ahotsenean egiten diren aurkezpenak zuzenean emango ditu Azoka TBk

Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko zuzendaria eta Leire Urbeltz artista, kartela eskuetan. / ©Monika del Vall, Foku

Iraganari erreferentzia eginez

Ainhoa Larretxea Agirre

Leire Urbeltz artistak egin du Durangoko Azokako kartela, aurten. Kili-kili aldizkariko pertsonaia nagusia egokitu du queer ukitua emanda.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.