Literatura. 'Haize-lekuak'

Historiatik literaturara

Egilea: Amaia Telleria. Argitaletxea: Alberdania.

Nagore Fernandez -

2020ko urriak 18

Saritutako hainbat ipuin idatzi dituen arren, Haize-lekuak dugu Amaia Telleria Idiazabalgo idazlearen lehen eleberria. 1939an girotutako obra horrek Idiazabalgo nerabe baten istorioa kontatzen du. Mikela protagonista 13 urterekin Altsasura neskame joan, eta, bizipen gazi-gozoen artean, gerrak eragindako oinaze eta orbainak ezagutzen ditu bertan.

Euskal literaturaz dihardutenen artean, bada euskal literaturak euskal gatazkaz apenas hitz egin duela sinesten duenik. Ordea, esan genezake Telleriaren nobelak kontrakoa erakusten duela, azkenaldiko euskal sistema literarioko hainbat obrak bezala. Euskal gatazka, eta zehazki Gerra Zibila (1936-1939), haizea bezala, nobelaren zirrikitu guztietatik sartu, eta obrak eraikitzen duen munduaren agertoki bihurtzen da. Irakurleak etengabe aurkituko ditu euskal memoria kolektiboan iltzatuta geratu diren errepresentazio sinbolikoak: «Espainiako bandera», hizkuntzaraino heldu zen errepresio eta zentsura, «no hablaré más en vascuence», bai eta garai hori gogorarazten diguten memoria guneak: egunero presoz beterik pasatzen den trena, kasu batera. Presoen aurpegi abailduak. Senideak kartzeletan dituztenen zoramena eta sufrimenduak. Biktimen ikuspegia. Hori da Telleriaren obrak erakutsi nahi duen aurpegia, «ahanztera kondenatuak» diren kontakizunei, mikrohistoriei, izateko espazio bat emanez.

Alabaina, irakurketa bakar batek ez ei du obra guztiz agortzen; kontrara, irakurketa berri bakoitzak aurretik ikusi gabeko interpretazio eta istorioak azaleratzen ditu. Irakurleak Telleriaren lanean istorio ugari aurkituko ditu, Gerra Zibila ardatz badu ere, aukera bikaina eskaintzen baitu XX. mendeko genero-politikaren nondik norakoak ezagutzeko. Izan ere, espazioa dikotomikoki kudeatuta agertzen zaigu, gizonezkoak espazio publikoan karakterizatuz; emakumeak, espazio pribatuan. Kartzelak ere, historikoki maskulinizaturiko espazioak diren heinean, gizonezkoz beterik agertzen zaizkigu. Diskurtso hegemonikoak ezarritakoaren arabera, indarra eta oldarkortasuna dira pertsonaia maskulinoen bertute nagusiak; edertasuna eta fintasuna pertsonaia femeninoenak. Eskema heteronormatibo horren aurrean, gaude Mikelak bere feminitatea aldarrikatzen duela, ama-alaba konstelazioan babesturik, gorputzetik hitz egiten baitu maiz, «haren gorputzak garrasika eskatzen baitzuen laguntza», eta hilerokoa bihurtzen da eraldaketa korporalaren muga, emakume bat dela erakusten dion marka.

Aniztasuna da nobela honek duen alderdirik azpimarragarriena, ez horrenbeste pertsonaien karakterizazio edo baliabide narratologikoei begira, ezpada nobela bakar batean hainbat errealitate irudikatzeko duen gaitasunari erreparatuta. Izan ere, maiz sentitu dugu argumentu dinamikoago baten falta. Hala ere, idazleak darabilen hizkera biziak argumentuaren patxada orekatzen du, ahozkotik oso gertu dagoen tonua izaki.

Guztiarekin ere, esan daiteke kontatu ez zaigun Historia horren puskak eskaintzen dizkigula obrak, historiarekin literatura eginez, eta literaturarekin historia. Idazlearen hitzetan, isildutakoen gordailu bat dugu obra, gure arbasoen liburutegi bat.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Albiste gehiago

Ezker-eskuin, Idoia Hernandez, Eneritz Dueso, Miren Narbaiza eta Olatz Salvador, Musikari elkartearen zuzendaritza berriko kideetako lau, gaur goizean, Donostian. ©Andoni Canellada / Foku

Zazpi emakume musikarik hartu dute Musikariren gidaritza

Itziar Ugarte Irizar

Izaro Andresek, Eneritz Duesok, Garazi Esnaolak, Idoia Hernandezek, Lide Hernandok, Miren Narbaizak eta Olatz Salvadorrek berritu dute elkartearen zuzendaritza. Sektorean bizi den prekaritatea ikusirik, «elkartzeko eta mugitzen hasteko» arrazoi nahikoa dituztela adierazi dute, eta Musikari horretarako tresna izatea nahi dute.

Pasa den asteburuko saioa. ©Guillaume Fauveau

Xilaba bertsolari txapelketa eten behar izan dute

Joana Ibargarai

Atzo mintzatu zen Emmanuel Macron Frantziako presidentea, eta konfinatzeko neurriak iragarri zituen.  Neurri horien harira, Xilaba txapelketak etenaldia egin behar du. 

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza politikako sailburua, atzo, Eusko Legebiltzarrean. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Kultur langileen estatutu bat eratu nahi du Eusko Jaurlaritzak

Aitor Biain

Zupiriak kultur sektorea profesionalizatzea jarri du legealdiko helburutzat. 'Euskariana' Euskal Kulturaren Atari Digitala ere sortuko dute, digitalizazioan sakontzeko tresna gisa

Gose greba bertan behera utzi dutela esateko antolatutako prentsaurekoa ©Raug Bogajo/Foku

Bertan behera utzi dute Iruña-Veleian proba gehiago eskatzeko gose greba, 99 egunen ostean

Iñigo Astiz

Arabako Foru Aldundiak aztarnategiarentzako hurrengo urteetarako plana diseinatzeko prozesua jarriko du abian, eta Jose Mari Lejardik kultur diputatuarekin izandako bilkuraren ostean hartu du protesta eteteko erabakia

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna