Reguant ez dute inhabilitatuko; isuna jarri diote

2022ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Eulalia Reguant CUPeko kideak 13.500 euroko isun bat ordaindu beharko du, Kataluniako prozesu independentistaren aurkako epaiketanVoxek egindako galderari ez erantzuteagatik. Espainiako Auzitegi Gorenak «autoritatea desobeditu izana» leporatzen dioCUPeko kideari.

Goreneko fiskaltzak kartzela zigorra eskatzen zuen Reguantentzat, baina epaileak sententzian adierazi du ez duela «arrazoirik» aurkitu zigor hori ezartzeko. Reguant inhabilitatzea ere aukera bat zen, baina Auzitegi Gorenak ez du hori erabaki, azkenean. Kataluniako Parlamentuan diputatu izaten jarraituko du, beraz.

Atzo egindako epaiketan, CUPeko kideak esan zuen «legeei eta autoritateei aurre egiteko eskubidea» duela, «faxismoak ezin duelako lekurik izan gizarte demokratiko batean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.