Onintza Enbeita
BIRA

Aberria

2021eko irailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez nuen Aberria izeneko liburua irakurri, baina telesaila ikusi nuen. Ez daukat esateko gauza handirik. Gure aberri honetan bando bi izan direna argi dago, baina azken berrogeita hamar urteetako errealitatea nik ikusi nuen telesail hartatik urrun egon dela esango nuke. Euskal gatazkak familiak apurtu dituela badakigu, sufrimendua sortu duela badakigu, gogorra izaten ari dela badakigu; baina gauzak askok uste dutena baino konplikatuagoak izan dira hemen. Hala ere, neure distantzia guztiekin errespetatu egiten dut Aberria idatzi zuenaren aberria, berak horrela bizi izan bazuen.

Ordea, denborak erakutsi dit berak bizi nahi duen aberri horretan beti nire gainetik egongo dela. Ez, ez politikoki leku desberdinean kokatuko garelako; ni emakumea naizelako eta bera gizona delako baizik. Gure aberri honetan izandako indarkeria politikoaren zati bat literaturara eraman duen gizon horrek ez ditu bere ustezko inpultsoak kontrolatu nahi. Berriki esan duenez, gizonak ezin du emakumearen barruan isuri gabe gelditu legeak hala dioelako. Eta legeak esan beharrean zurekin dagoen emakume horrek esaten badizu? Norbere gorputza da norbere aberria, eta adierazpen horietan ulertzen denez, emakumeona inbaditzea justifikatu egin daiteke. Penagarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.