Onintza Enbeita.
BIRA

Dokumentazioa

2023ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Gauzak antolatzea ez da erraza, eta agian horregatik daukate nahikoa antolatzaileek antolakuntzarekin. Edozein gauza antolatzen duenak badaki bai aurretiaz eta bai egunean bertan lan handia izango duela. Ikusten den lana gutxi ez balitz, ikusten ez dena ere egin behar da. Egun osoan adi: parte hartzaileak etorri diren, bazkariak gatz nahikoa baduen, edo kontzerturako egokia den agertokia, edo kirolarientzat aldagelak prest dauden, edo arazorik egongo ote den segurtasunaren aitzakiapean, edo eraso homofoborik gertatu bada zer egin… gauzak antolatzea ematen duena baino konplikatuagoa da. Horregatik gustatzen zait dokumentazio lana egiten duen jendea. Antolatzaileak antolatzearekin nahikoa daukanez, norbaitek egin behar ditu argazkiak eta bideoak, norbaitek gorde behar ditu kartelak eta jendearen gutxi gorabeherako errekuentoa…

Antolatzen den ia guztia haizeak eramaten digu, eta hori horrela izan ez dadin lan egiten duen jendea badago. Eta ez zaio behar den adina esker ematen. Argazki bat behar badugu norbait omentzeko, edo erakusketa baterako, edo zenbatgarrenez ari garen jakiteko… haiengana jotzen dugu. Eta ze artxibo daukaten konturatzen gara. Ez dira hil ala biziko gauzak izango egiten dituztenak, baina eskertzekoa da haien dedikazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.