Onintza Enbeita
BIRA

Denbora

2023ko martxoaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ikusi dut denbora kudeatzeko gero eta ikastaro gehiago antolatzen direla. Teknika asko daudela kontatu dit lagun batek: zein baino zein interesgarriagoak. Askotan pentsatu dut izena ematea. Pentsatzen dut behar dudala egunari zuku gehiago ateratzeko modua, baina azken momentuan atzera egiten dut. Atzera egiten dut denbora kudeatzeko norbere denboraren jabe izan behar delako eta ni beti ez naizelako. Egiten duguna ito gabe egiteko, behar da egon hura egitean zentratuta, eta nik askotan harrapatzen dut neure burua hemen eta han, han baina hemen. Orduan pentsatzen dut norbere denbora kudeatzeko lehenengo egin behar dena denborarekin zer egin nahi den argi izatea dela. Zenbat denbora eman nahi diogu lanari? Zenbat etxeari? Zenbat oporrei? Zenbat lagunei? Eta iruditzen zait ez dakigula: dena nahi dugu, eta dena nahi izate horretan ito egiten gara. Nahi dugu hilabete herrialde exotiko batean, baina nahi dugu mendira joan, eta nahi dugu parrandan ibili, eta nahi dugu lan interesgarri bat, eta lanaren ostean sorkuntzarako tartea, eta dantza taldearen ikuskizunean parte hartu, eta irakurri, eta bikotea eta lagunak tartekatu, eta… agian denbora ondo aprobetxatzen ikasi orduko beste gauza bi ikasi behar ditugu: zer egin nahi dugun argitzen eta hura oztopatzen digunari ezetz esaten.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.