Onintza Enbeita.
BIRA

Zerbait ondo

2023ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Ez du euri gutxi egin azkenengoz eskolarteko finalean kantatu nuenetik. Dena aldatu da. Atzo, Bizkaiko finalean, zortzitik zortzi izan ziren emakumeak: argazkia hunkigarria eta saioa ederra. Ze gustura ikusi nituen euren arteko besarkadak, keinuak… taldea ziren, eta taldea erakusten zuten. Amaierako agurretan iritsi ziren eskaintzak eta negarrak. Nire malkoei begira, «ai, Onintza, orain ezin dut geratu!», esan zidan batek. Bada, neska gazte haiek negarrez zein barreka geratu gabe, emozioei eusteko beharrik gabe, ikustea baino opari handiagorik ez dit egin bertsolaritzak. Batek kantatu zuen «zerbait ondo egingo genuen, hemen egoteko», eta orduan, burura etorri zitzaizkidan gure eskolartekoak: epaileak, antolakuntza, publikoa… dena aldatu da. Generoaren proportzioari buelta eman zaio, baina gauza gehiagori ere bai: guk ez genuen besarkada edo begirada konplizerik hain erraz aurkitzen, esate baterako. Urduri egoten baginen ere, Lopategi zaharrak ondo erakutsi zigun gauzei barruan eusten (eta berak ere ez daki zenbat zor diogun).

Bai, hemen bagaude zerbait ondo egin dugulako da. Jende askok, urte askotan zerbait ondo egin du. Eskerrik asko eskolartekoari buelta eman diozuenoi, eta gure bideak merezi izan duela egunero demostratzen diguzuen neska gazteoi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.