Onintza Enbeita.
BIRA

Babesa

2019ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Denok gaude beraz maiteminduta. Umea da oraindik, baina parte hartzen duen gauza guztietan berea ematen du. Bertsolaritzan izan dituen irakasle guztiek maite dute, eta bestelako herri ekimenetan ezagutu dugunoi atentzioa eman digu bere jarrera baikorrak, beti irribarre egiteko joerak.

Ez dakit norbaitek esateko zain egon garen edo, baina batek aipatu du babestu egin behar dugula. Eta orduan, denok esan dugu baietz; denok hitz egin dugu hari berean. Ez da bere adineko mutilen prototipora eraikitako umea: desberdina da. Eta guk, helduok, horretaz konturatu behar genukeenok hurbiletik zaindu behar dugu egoera. Ezer inbaditu gabe, jakina. Ez genuke bazterketarik eta intentzio txarreko barrerik onartu behar.

Ez, ez dira umeen kontuak. Guk urteetan onartu nahi izan ez ditugun gauzak ordaintzen dituzte orain umeek; oso garesti ordaindu ere. Guk normaltzat hartu nahi ez duguna da umeentzat barregarria dena. Eta ez dago eskubiderik. Ez dago eskubiderik gure itxikeria eta utzikeria guztia etorkizunean proiektatzeko. Eta nik uste dut hori dela saihestu behar duguna. Babestu egin behar ditugula gizartearentzat normalak diren gauzetatik urruntzen diren umeak. Horiek direlako libreen heziko direnak eta benetan normalenak: euren bulkaden arabera biziko direnak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.