Onintza Enbeita
BIRA

Polizia

2021eko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Irudiek hala erakusten dute, eta inori zalantzarik gelditzen bazaio, audioan garbi entzuten da: «Ematera joango gara». Ez da halako aginduak entzuten ditugun lehen aldia: martxoaren hiru batez hala agindu zuten Gasteizen eta kale itxi batean ematera sartu zirelako hil zuten Iñigo Cabacas. Oraindik inork ez du gertaera horien gaineko ardurarik hartu; eta pentsatzekoa da agian horregatik zaiela erraza poliziei gauza bera egiten jarraitzea.

Ez dakizue ze nazka sentitzen dudan halakoetan, eta ze beldur. Ze gero, telebista pizten dudanean entzuten dut nola egon ziren gazte batzuk gizateriaren kontrako ekimenak antolatzen; alegia, kale zurrutean. Eta sare sozialetan ikusten ditudan argazkiek beste gauza bat erakusten dute. Eta historiak arrazoiak aldatu egin dituen arren, kriminalizatuak beti dira batzuk, eta kriminalak ez dira hala hartzen. Zaindu behar gaituen polizia da, babestu egiten gaituena, maskararik gabe dabiltzanengandik defendatuko gaituena.

Bada, eskerrik asko, baina ez. Ez dut nahi inork ez ezerk horrela zaindu nazan. Ez dut nahi nire osasunaren edo ongizatearen aitzakian nire neba-arrebei matrailezurra hausterik. Ez dugu halako poliziarik behar. Seguruenetik ez dugu poliziarik behar. Ez orain arte ezagutu izan dugun zentzuz eta ereduz behintzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.