Onintza Enbeita.
BIRA

Larrialdiak

2019ko abenduaren 29a
00:00
Entzun
Aspaldion sarritan etorri naiz. Zorionekoa ni: laguntzaile soila izan naizelako larrialdi zerbitzuan. Estuago ekarri ditut albokoak. Hemen denetariko jendea dago: etorri zaizkigunak eta hemen jaio garenak, pobreak eta aberatsak, argalak eta lodiak, zaharrak eta gazteak. Hemen guztiontzat daukate pazientzia. Batzuk haserre daude zain egon beharra dutelako. Beste batzuek lasai hartzea deliberatu dugu. Agian, guztiok egin beharko genukeena da erreklamazio orriak bete jende gehiago kontratatu dezatela eskatzeko. Agian, itxaron gelan laguntzen gaudenok manifestazioa egin behar genuke osasun sistema hobeto zaindu dadin. Ezagun bat sartu da, pasatuta. Hurbildu egin naiz, eta esan dit istripu bat izan duela haren semeak, eta anbulantziari kosta egin zaiola iristea. Hezurren bat izango duela apurtuta gehienez, baina luzaro egon dela zain. Antza denez, aseguru pribatura deitu dute lehenengo, eta jaso duten artapena ez da behar zutena izan. Orduan, larrialdietara deitu dute, baina, pentsatzekoa denez, denbora asko galdu dute. Ez da ezer izan azkenean, ikusi dut semea ere, ondo daude. Ondo daude eta ondo gaude, halakoa delako osasun sistema publikoa: guztiona. Baita harengan fidatu nahi ez dutenena ere. Gure diruak maneiatzen dituztenek hobeto zaindu behar lukete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.