Onintza Enbeita.
BIRA

Momentua

2020ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Ez omen da hau azokak irekitzeko momentu egokia. Hala irakurri diet zenbaiti sareetan. Gurean, ordea, argi izpi baten moduan sartu da berria. Jendeari hezurretaraino sartu zaio beldurra, eta orain askok uste du azoketan ezin dela segurtasuna bermatu. Bada, pentsa, bihar Gernikan normalean egoten diren postuen laurdena ere ez da egongo, sarrera bakarra egongo da, eskuak eta muturra babestuta izango ditugu, jendeak banaka sartu beharko du...

Baserritarrak defendatzen dituztenek arrazoi ekonomikoak jarri dituzte mahai gainean. Ez dut diruarena kajoian sartuko, baina nik bihar postua jartzeko motibazio ideologiko handiagoa daukat ekonomikoa baino. Izan ere, bolada latz honetatik atera behar dugun ondorioa da ezin dugula beti handienen behia gizendu. Inguruan daukaguna ikusten ikasi behar dugu: hemen badira bideak gure herria osasuntsu elikatzeko eta horietan sakondu eta inbertitu behar da.

Baten bati irakurri diot hobe dela udara arte itxarotea genero gehiago egongo delako. Arazoa inondik inora ere ez da urte sasoi bakoitzean ekoizten dugun elikagai kopurua. Ikasi egin beharko dugu gabonetan gereziak jatea luxu jasangaitza dela, eta garai honetan beste gauza batzuk daudela, udan ez daudenak, baina jan daitezkeenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.