Onintza Enbeita.
BIRA

Efemerideak

2021eko irailaren 12a
00:00
Entzun
Munduari gustatu egiten zaizkio efemerideak. Sare sozialetan ibiltzea besterik ez dago. Beti bada jaiotzaren bat edo heriotzaren bat, gertakariren bat edo desastre naturalen bat. Urteak egunak dituen baino gauza gehiago ditugu gogoratzeko memoria dugunok. Atzo, esate baterako, egun seinalatua izan zen: irailaren 11. 2001ean New Yorken izandako atentatuetatik hasi eta 1973an Txilen gertatuetara arte, oroitzapen mezu, analisi politiko, iritzi eta kontra iritzi mordoa entzun eta irakurtzeko aukera izan genuen. Hori, bakoitzaren oroitzapen pertsonalak kontuan izan gabe: bada irailaren 11 batean ezkondu zen jendea, irailaren 11 batean maite zuen norbait galdu zuen jendea, irailaren 11 batez kotxeko karneta atera zuena…

Neu ere memoriak bizi nau, eta kuriosoa iruditzen zait gure patua. Badakigu orainaldia dela bizitzeko daukagun gauza ziur bakarra, baina iraganari begiratzen diogu historiak joandako garaiari bezainbat. Akatsak ez errepikatzeko teknika ederra da egindakoaz gogoratzea, baina efemeridetuegiak ez ote garen pentsatzen dut askotan. Hari finez lotzen ditugu lekuak, pertsonak, kantuak, bidaiak eta dena. Eta batzuetan irribarre egiteko balio izaten digu jositakoak, baina beste askotan sufritzen jarraitzeko baino ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.