Onintza Enbeita.
BIRA

Bakarrik

2022ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Umeak ez du dantzarik egin nahi dantza taldeak antolatu duen ikuskizunean. Berak 5 urte ditu eta zaharxeagoak ibili dira koreografia prestatzen. Ez zaio kantua gustatu eta ez duela dantzan egin nahi esan dio dantzako irakasleari: edo berak aukeratutako reggaetoi pieza egiten dute guztiek, edo berak ez du egiten. Batzuei grazia egin digu, baina etorri zaigu buelta: auzoko jaietako azken egunean hippy mozorroarekin ateratzea tokatu zaio, baina berak animatzaile mozorrotu nahi du. Ez dago arrazoitzerik: antzerkia egiteko ez omen da beharrezkoa besteen moduan etortzea. Berak antzerkia egingo duela dio, baina bere jantziarekin. Hori da hori iniziatiba. Imajinatzen dut hemendik hogei urtera kuadrillakoek mozorrotu nahi dutenean nola ibiliko diren. Edo denek jantziko dute berak esaten duena, edo bera animatzaile joango da.

Izan ere, badago halako jendea. Eta umetan grazia egiten duten jarrerek helduaroan ez dute egiten, baina umetan zuzentzen ez badira, handitan larritu egin daitezke. Eta taldean ibili behar dugula esaten digute, kuadrillan: hori dela normala. Baina gero bakarrik egin ditzakegun gauza guztien zerrenda betetzeko hezten gaituzte, eta bizitza erdia animatzaile jantzita pasatzen dugu, geure bazterrean, zoriontsu egingo gintuzketen gauza askotatik urrun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.