Onintza Enbeita.
BIRA

Homosexualitatea

2020ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Gaur bezalako egun batez deliberatu zuen Osasunaren Munduko Erakundeak homosexualitatea ez dela gaixotasuna. Duela 47 urte gertatu zen, baina ordura arte ere, beti ez zen gaixotasuntzat hartu homosexualitatea. Liburu eta margo zaharrek diotenez, duela milaka urteko zibilizazioetan normala zen gizonak gizonekin eta emakumeak emakumeekin oheratzea. Ez hori bakarrik: guk ezagutzen dugun familia eredua bakartzat hartu baino lehen, umeak egiteko elkartzen ziren andrak eta gizonek ez zuten beti bikote bizitzarik egiten. Baina gero etorri ziren jaungoiko bakarreko erlijioak, aldatu ziren gizarte hierarkiak, hartu ziren erregeak jainkoaren ordezkaritzat, sortu zuten kapitalismoa, inposatu ziguten patriarkatua eta guztia izorratu zen. Munduko gauzarik normalena familia nuklearra dela esan ziguten: andra bat, gizon bat eta umeak. Hortik kanpo dagoen guztia arraroa edo gaixotasuna edo bizioa edo arreta deitzeko gogoa da.

Eta hara non, homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu eta 47 urtera, koronabirusa sexu berekoekin oheratzearekin nahastu duten batzuek. HIESarekin ere antzera gertatu zen. Ez gaitzatela engaina: ez dira lau zoro halako adierazpenak egiten dituztenak. Nahita egiten dute. Gizartea kontrolatzeko arma potentea da norekin eta zertarako oheratzen garen mugatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.