Albistea entzun

BIRA

Tranpa

Onintza Enbeita -

2023ko martxoak 19

Arratiako tranbian joaten zen Bilbora goizero. Errebisorea etortzen zenean beti ematen zion diru handia: paperezkoa. Errebisoreek ez zuten kanbiorik izaten normalean, eta debalde egiten zuen bidaia beti. Errebisoreetako bat nazkatu egin zen azkenean, eta goizeko txanda zuen batean han joan zitzaion txartelarekin. Eman zion bidaiariak paperezko dirua, eta hartu zion; baita bueltak eman ere. Dena txanpon txikitan eman zion: «Bihartik aurrera ere billetea ordaintzeko kanbioak izan ditzazun».

Jende askok hartuko zuen lasaitua errebisorea errebelatu zenean. Izan ere, bizitzan askotan ikusten dugu nola guk betetzen ditugun arauen gainetik pasatzen diren beste batzuk, eta min ematen digu. Pentsa zer pentsatuko zuten goizero Arratiatik Bilborako bidaia ordaintzen zutenek! Seguruenetik, esango zuten bazela garaia norbaitek ordaintzen ez zuen bakarrari kobratzeko. Edozelan ere, hotzean pentsatuta, han zihoazen bidaiariei berdin zitzaien gizonak ordaindu edo ez. Esan nahi dut gu trenean sartzen garenean bidaiak prezio bat daukala: berdin du zenbat goazen eta zenbatek ordaintzen duten. Ez gara eroso sentitzen, ordea. Besteek tranpa egiten dutenean ez gara geure lekuan ondo kabitzen. Ez, ordea, tranpa egitea injustua iruditzen zaigulako: geuri ez zaigulako bururatu baino.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Gaiak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...