Onintza Enbeita.
BIRA

Erantzunak

2023ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Neure burua harrapatu dut ilobei kristoren espitxa botatzen. Badakizue: ume guztiek ez dituzte zuen aukera berdinak, pribilegiatuak gara bizi garen lekuan eta moduan bizi garelako, diruz erosi ezin diren gauzak baloratu behar dira, elkarrekin bidaiatzen dugunean niretzat garrantzitsuena zuekin pasatzen dudan denbora da, ez ahaztu nondik gatozen, aitona eta amona ez dira betirako, lagunak inportanteak dira, lagunak inportanteak izateak ez du esan nahi haiekin enkajatzearren edozer egin behar duzuenik....

Mostoa, freskagarria eta kafe ebakia atera ditugu mahaira. Pintxo bana jan dugu. Hirurok isilik. Nire adinean normalak diren gauzak egitea ez zait beti gustatzen, baina hala ere, haien erreakzioa da ikusi nahi izan dudana. Lehenengo hiru minutuetan ez dut jakin ulertu nauten edo ez, ados dauden edo ez, «atso putie!» pentsatzen egongo ote ziren... han egon gara hirurok pintxoa mastikatzen, bakoitza bere munduan. Zenbat eskertuko nuen momentu horretan haien buruak irakurtzeko gailu bat! Luze egin zait, baina halako batean batek erreakzionatu du: «Izeko, ojala zuk ere ume bat ekartzen baduzu!». Eta deskolokatuta nago: ez dakit berak nahi duena lehengusua den, ama ona izango naizela pentsatzen duen edo nire umea izanda, eurak bakean utziko ditudala pentsatzen egongo den.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.