Onintza Enbeita
BIRA

Azaltzeaz

2021eko azaroaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gustatu egiten zaizkit umeak. Aste osoan muxuak ukatu dizkidanneska txikiak muxu ematen dit bertsotara noanean: «Izeko Onintza, zer kantatuko duzu?», galdetzen dit. Nik esaten diot momentuan pentsatzen dudala, kotxean kantatzen dugunean bezala, eta berak besarkadak ematen dizkit. Ondo kantatzeko esaten dit, zortea izateko. Etxera itzultzen naizenean triste banator, besarkatu egiten nau, eta pozik banator, dantza egiten du nirekin. Eta horrela ez diot inori ezer esplikatu behar: umeak ematen dit gauzak azaltzeko bidea. Berbalizatu gabe esaten diot umeari gustura egin dudala bertsotan edo gauzak ez direla nik nahi bezala atera.

Ordea, helduen artean zailagoa da gauza. Iristen zara etxera eta ez dakizu besarkadak nola eskatu, ez dakizu nola esan gaurkoa ahaztea hobe dela, denak ihes egin dizula… ze beti ezin duzu zure bertsoekin buruak jaten ibili. Nahikoa daukate zureingurukoek txapelketak sortzen dizuna deszifratzen, beste guztia ere azaldu gabe ulertzeko. Azaldu egin behar dira gauzak: azaldu, azaleratu eta azalarazi. Azaltzen ez ditugun sentimenduak ez dira ulertzen eta ez azaltzearen errua gurea bakarrik da, edo ez da errua, beldurra eta nekea dira. Ordea, ezin dugu ingurukoen senak ondo irakur gaitzan itxaron: gurea guk azaldu behar dugu barruan usteldu orduko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.